Skip to main content

Etiketa: Bakearen Museoa

Sofia Gandarias margolariaren Gernika margolana Gernikako Bakearen Museoko erakusketa iraunkorrera itzuliko da

Hainbat urtez ‘Gernika Erromesa’ bihurtu dan lana Bakearen Museoko erakusketa iraunkorrean sartu da behin betiko.

Sofia Gandariasen Gernika triptiko erraldoia Gernikako Bakearen Museora itzuli da, bere erakusketa iraunkorrean behin betiko geratzeko. Lan monumentala, memoriaz eta sinbolismoz betea, urteetan zehar munduan zehar ibili zena “Gernika Erromesa” bezala, eta gaur egun inoiz irten behar izan ez zuenaren lekura itzultzen dena: hura inspiratu zuen hirira.

Gernikar margolariak 1998an aurkeztu zuen margolana eta ondoren museoari eman zion, 1999ko martxoaren 24an Europako Parlamentuan ofizialki aurkeztu ondoren. 1999 eta 2002 artean Gernikan ikusi ahal izan zen, baina museoaren birmoldaketak erakusketatik kentzera behartu zuen. Orduz geroztik, triptikoa eta prestatzeko bost zirriborroak hainbat herrialdetan ibili ziren — Espainian, Italian, Suitzan —, 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketaren memoria bizirik mantenduz.

Bakearen Museoak 2026.urteko programazioa ezagutarazi dau

Urtarrilean instalazinoak manteniduteagatik eta hobetzeagaitik (barne-seinaleak,
Ingelesezko eta frantsesezko testuak…) urtero geldialdi labur bat egin ondoren,
Gernikako Bakearen Museoak 2026rako programazinoa aurkeztu dau, Gernikako
Museoaren ohiko hedapen, ikerketa eta hezkuntza lan etenbakoaren ildoko
Programazinoa, Gernikako gerran jazotakoaren historia, memoria eta bake-kulturaren
Gaia jorratzen dauen museo bakarra dala azpimarratuz.

Urtarrilaren 27tik martxoaren 15era ordutegi aldaketa burutuko dabe Bakearen Museoan

Martitzen honetatik aurrera, urtero bezala, instalazinoak hobetzeko lanetan ibili ostean, museoa zabaldu dabe. Ordutegiak, orain aldaketa bat jasoko dau, Astelehenetan itxita egongo da, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara irekita egongo da. Larunbatean, goizeko 10:00etatik 14.30etara egongo da irekita, eta, arratsaldez, barriz, 16:00etatik 18:00etara.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan