Skip to main content

Teknologia Gernika-Lumoko Turismo Bulegoan sartzen da bisitariaren esperientzia hobetzeko

2026/11/26

Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak baliabide digital barri bat jarri dau martxan udalerrira bisita errazteko. 55 hazbeteko ukipen-pantaila dauen totem interaktibo bat da, turismo-informazinoa kontsultatzeko, herriko gune erakargarrienak ezagutzeko eta bisitari bakotxaren interesen araberako proposamenak antolatzeko aukera emoten dauena.

Ukipen-pantaila handi bat lez diseinatua, telefono mobikor baten antzekoa, terminal honek nabegazino erraz eta intuitiboa eskaintzen dau. Erabiltzaileak kontsulta zein hizkuntzatan egin gura dauen aukera daike, eta bidaiari-profil desbardinak aukera daikez, halan zelan familia-turismoa, bere lehentasunetara egokitutako proposamen turistikoak eskuratzeko.

Gailu berri honek aukera emoten dau Gernika-Lumoko historiara eta ondarera hurbiltzeko, bertako interesgune nagusiak ezagutzeko eta herriaz eta inguruneaz gozatzeko hainbat plan ezagutzeko. Proposamenen artean, Gernikako Batzarretxea eta Arbola, museoak, Europako Herrien Parkea edo Picassoren “Guernica” horma-irudi zeramikoa bisitatzea dago. Urdaibaiko eskualdeko ibilbideei, familian egiteko jarduerei, gastronomiari, saltokiei eta bestelako baliabideei buruzko informazinoa be eskaintzen da.

Totem honek eskaintzen dauen aukeretako bat argazki birtualak egitea da, Gernika-Lumoko agertoki ezagunenetako batzugaz. Bisitariek irudiak egin leikiez leku enblematikoetan, Batzarretxean edo Picassoren “Guernica” -ren erreprodukzinoan, besteak beste, eta, gero, posta elektronikoan jaso.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan