
A25: Emakumeen aurkako indarkeria matxista gaitzesteko eguna
2026/11/26
Gaur, azaroak 25, eguerdian, Bermeoko Udalak deituta, hainbat persona alkartu dira Goiko Plazan emakumeen aurkako indarkeria matxista gaitzesteko eta indarkeriarik bako gizartea eraikitzeko daben konpromisoa berresteko.
Indarkeria matxistaren aurrean neutraltasunik ez dagoala azaldu dabe alkarretaratze honetan; isiltasuna hausi, babesa eskaini eta jarrera aktiboa hartzea guztion ardura dala azpimarratuz.
Beste alde batetik, arratsaldean, “Ez Ginen Atzera Egiteko Jaio” lelopean, eta Gernika-Lumoko Sare Feministak deituta, burutu dabe manifestazinoa Gernikako kaleetan zehar.
-
Azken berriak





























