Skip to main content

Udaletik Herrira: Bermeoko guraso eta etokinentzako euskara eskolak datoz

2025/09/19

Irailaren 22tik urriaren 10era bitartean emon daiteke izena Berhaz Bulegoan edo dagokion euskaltegian.

2025-2026 ikasturtean euskera ikasteko matrikulazino kanpaina be Martxan dago eta udalerrian hiru zentro dagoz euskera ikasteko: Hizkuntza Eskola Ofiziala, AEK eta Gotzon Garitaonaindia. Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko alkateak esan dau “pozik” dagoala aurten be guraso eta etorkinentzako euskera eskolak eskainiko diralako, “Aukera Polita “baita euskerara eta euskal kulturara hurbiltzeko. Horrez gan, Herriko euskaltegietako eta Hizkuntza Eskolako kideei eskerrak emoteko tartea be hartu dau, urte hauetan guztietan egin daben lanagaitik. Euskera ikasteko aukera asko dagozala aitatuta, herritarrak animau dauz informazinoa Eskatzera eta euskera ikastera.

OIZMENDI TELEBISTA

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan