
Urriko Azken Asteleheneko aurkezpena
2026/10/23
Gernika-Lumok Euskal Herriko nekazaritza-azoka nagusietako bat hartuko du urriaren azken astelehenean, 251 posturekin. Baserriko produktuak, artisautza eta nekazaritza-makineria izango dira protagonista.
Gazta izango da eskaintza nagusietako bat, 42 posturekin. Horrez gain, lehiaketak, bertsolaritza, gazta-enkante tradizionala eta zesta-pilota izango dira eguneko ekitaldien artean.
Goizeko hamaika eta erdietan, udaletxean, munduko txapeldun diren Lekerika eta Barandika pilotariei omenaldia egingo diete, beste hainbat pertsona eta ordezkari instituzionalekin batera.
Eguerdian, Amets Arzallus eta Onintza Enbeita bertsolariek saioa eskainiko dute, eta arratsaldeko seietan hasiko da Gernika Jai Alai Winter Series txapelketa.
Bisitarien segurtasuna bermatzeko, 80 profesional baino gehiagoko larrialdi- eta segurtasun-dispositiboa antolatu dute.
Azken Astelehenak, beste behin, euskal baserritarren lana, bertako produktuen kalitatea eta euskal tradizioa jarriko ditu erdigunean.
-
Azken berriak





























