Skip to main content

Etiketa: XALBADOR

BAZEN BEHIN “NIRE ANDEREÑOA MUNSTRO BAT DA”

BAZEN BEHIN 52- NIRE ANDEREÑOA MUNSTRO BAT DA
Klaseak hasi dira eta Robertok arazo handi bat du: bere irakaslea, Kirby irakaslea, munstro bat da: azal berdea eta hortz zorrotzak ditu, orro egiten du eta ikasleak atsedenik gabe uzten ditu. Hala ere, larunbat goiz batean, Bobbyk bere maistrarekin topo egingo du parkean. Hasieran ihes egin nahi du. Hala ere, biak hizketan ari diren bitartean, irakasleak imajinatzen ez zituen zenbait alderdi daudela jakingo du. Harrigarria bada ere, Kirby andereñoaren hortz zorrotzak desagertu egiten dira, eta haren azal berdexka gizatiarragoa da. Aldaketa horiek bere horretan diraute Roberto astelehenean eskolara itzultzen denean… gutxienez denbora gehienean.

BAZEN BEHIN “AMA ESKOLARA JOATEN DA”

Eskolako lehen eguna da. Haur guztiek negar eta kasketa artean esaten diete agur gurasoei ikastetxeko atean. Baina istorio honetako protagonista txikiak ez du amore ematen eta ama berarekin geratzea lortzen du. Baina ezer ez da espero bezala aterako. Samurtasunez eta dibertimenduz beteriko ipuina

NIRE AITA PAILAZO BAT DA

“Nire aita pailazo bat da” ipuinak seme baten hausnarketaren bidez erakusten digu zein zoragarriak diren bere bi aitak: «batak gorputza zaintzen du eta besteak arima»; istorioan maitasuna, samurtasuna, elkarrizketa, ulermena, balioak eta hausnarketa asko daude. Baina batez ere familien aniztazuna eta pertsonen tolerantzia jorratzen du.

Gernika-Lumoko Munduko Arrozak 2026

Gernika-Lumoko Merkatu Plaza kulturen arteko topagune bihurtu da Munduko Arrozak jaialdiagaz. Herritarrek munduko hainbat txokotako arroz platerak ikusi, ezagutu eta dastatzeko aukera izango dabe, aniztasuna eta alkarbizitza protagonista izango dauzan egun berezi batean.

Urte batzuetako etenaldiaren ostean, jaialdia indarbarrituta itzuli da, eta aurten be ehundaka lagun bildu dira kultura desbardinak mahai beraren inguruan alkartzeko.

Guztira, 17 arroz plater prestau dira, bakotxa herrialde edo kultura bateko sukaldaritza tradizinoetan oinarrituta. Parte-hartzaileek munduko saboreak gertutik ezagutzeko aukera izan dabe, usain, kolore eta errezeta askotarikoekin.

Halan be, jaialdia ez da gastronomiara mugatu. Musika, dantza eta jai giroa be izan dira eguneko osogai nagusiak, adin eta jatorri desbardinetako personak espazio berean alkartuz.

Antolatzaileek nabarmendu dabe arroza atxakia baino ez dala; benetako helburua herritarren arteko harremanak sendotzea eta alkarbizitza sustetea dala azaldu dabe.

Egunaren amaieran, herri bazkariak eta kultur emonaldi ezbardinek ospakizunari amaiera emon deutsie, komunidadearen indarra eta Gernika-Lumoko aniztasuna agirian itxiz.

Antolatzaileen esanetan, horrelango ekimenak ezinbestekoak dira herritarren arteko loturak sendotzeko eta alkar ezagutzeko espazioak sortzen jarraitzeko.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan