Skip to main content

Etiketa: Udaletik Herrira

Bermeoko Jaien aurkezpena

Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak gero eta gertuago daude, eta Udalak aurtengo egitarauaren nondik norako guztiak aurkeztu ditu. Irailaren 7tik 16ra bitartean, hamar egunez, kultura, musika, kirola, gastronomia eta kale-giroa izango dira protagonista. Xehetasun guztiak Endika Etxebarria Kultura zinegotziak eta Maite Caruezo Gazteria Zerbitzuko zinegotziak eman dituzte.

Aurtengo jaietan hainbat berritasun eta itzulera izango dira. Besteak beste, Salome Campos Itsas Zeharkaldia eta Sukalki Eguna bueltatuko dira egitaraura. Gainera, jaien hasierako txupinazoa 20:00etan izango da, eta Garoa Martinez Anasagasti halterofiliako txapelduna izango da aurtengo pregoilaria, herritarren bozketa irabazi ostean.

Musikak ere pisu handia izango du hamar egunetan. Jaiei hasiera emateko, ETS taldeak kontzertua eskainiko du Lameran, eta ondorengo egunetan Cherry and The Ladies, Mariachi Imperial, Oxabi, Txapela Brava, Niña Dioz, Merina Gris eta Akerbeltz talde eta artistek hartuko dute parte, besteak beste. Kalejirak, fanfarreak, elektrotxarangak eta trikitilariak ere ez dira faltako.

Egitarauan kirolak ere bere lekua izango du, eta gastronomia arloan, berriz, Sukalki Eguna eta beste hainbat ekitaldi izango dira. Gazteen eta herritarren parte-hartzea ere bultzatuko da, Txosna Batzordearen programazio zabalarekin eta hainbat jarduerarekin.

Bestalde, Udalak jaiak gero eta inklusiboagoak izateko neurriak indartu ditu. Lamerako kontzertu gunean mugikortasun urriko pertsonentzako plataforma jarriko da, eta txupinazoan zeinu hizkuntza ere erabiliko da. Horrez gain, Bermibus Gautxoria eta Puntu Morea izango dira jaietan, segurtasuna eta errespetuzko jai-giroa sustatzeko.
Hamar eguneko egitarauarekin, Bermeok prest dauka, beraz, urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat. Udalak, Jai Batzordeak eta Txosna Batzordeak herritarrak jaietan parte hartzera eta Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak errespetuz eta askatasunez bizitzera gonbidatu dituzte.

Bermeok 30,6 milioi euroko aurrekontua izango dau

Urte honetan, 30.625.990,81 euro kudeatuko dira. Diru-sarreren egiturak egonkortasuna ematen dio aurrekontuari. Iturri nagusia Udalkutxa izango da, 14.927.660 eurorekin. Horri gehituko zaizkio zuzeneko zergen bidez bilduko diren 4.262.545,78 euro eta zeharkako zergen 842.160,90 euro. Tasen eta bestelako sarreren bidez 6.953.054,95 euro jasoko dira. Guztira, zerga eta tasen bidez 12.057.761,63 euro bilduko dira.

Bermeoko Aratusteen aurkezpena

Udaletik herrira programa honetan Udalak Bermeoko Aratusteen egitaraua ezagutarazo dau. Izan be, Udalak azaldu dau Bermeo prest dagoala mozorro, musika eta kolorez jantzi eta kaleak festaz beteteko. Barikuan hasi eta zezeilaren 21era bitartean, adin guztietarako egitarau zabala prestau dabe. Aipatu dabenaren arabera, Bermeoko kaleak zinemako personaiez beteko dira, Aratusteetako egun garrantzitsuenean, martitzenea. Eta, Tabernen Mozorro Txapelketarako, barikura arte emon ahal izango da izena.

Aurrekontu parte-hartzaileen proiektu irabazlea Bizi Park bat egitea izan da

Bermeoko Udalak aurkeztutako prentsaurrekoan bozka gehien jaso daben Proiektua Bizi Park izan da. Guztira, Udalak azaldu dauenaren arabera, 210 boto eskuratu dauz proiektu honek, eta horrez gain, gobernuak proposamena gauzatzeko gordetako 50.000 eurorrekin egingo dan egitasmo irabazlea izango dala azaldu dau.

Urriko Azken Asteleheneko Udal Harrera

115.000 pertsona izan zituen Gernika-Lumoko Urriko Azken Astelehenak, beste behin, berezia izan zan hainbat postu, txosna eta ekimenekin.

Horietako bat Gernika-Lumok nurtero egiten den udal harrera izan zan. Aurtengo gonbidatuak RK Solutions-eko John Pollock eta  Gontzal Uriarte, Oscar Soioa Mintegia Frailea eta Isabel Rui-Wamba, Javier Rui-Wamba ingenieroaren alaba izan dira.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan