Skip to main content

Etiketa: txitatoki

Gernika-Lumoko Munduko Arrozak 2026

Gernika-Lumoko Merkatu Plaza kulturen arteko topagune bihurtu da Munduko Arrozak jaialdiagaz. Herritarrek munduko hainbat txokotako arroz platerak ikusi, ezagutu eta dastatzeko aukera izango dabe, aniztasuna eta alkarbizitza protagonista izango dauzan egun berezi batean.

Urte batzuetako etenaldiaren ostean, jaialdia indarbarrituta itzuli da, eta aurten be ehundaka lagun bildu dira kultura desbardinak mahai beraren inguruan alkartzeko.

Guztira, 17 arroz plater prestau dira, bakotxa herrialde edo kultura bateko sukaldaritza tradizinoetan oinarrituta. Parte-hartzaileek munduko saboreak gertutik ezagutzeko aukera izan dabe, usain, kolore eta errezeta askotarikoekin.

Halan be, jaialdia ez da gastronomiara mugatu. Musika, dantza eta jai giroa be izan dira eguneko osogai nagusiak, adin eta jatorri desbardinetako personak espazio berean alkartuz.

Antolatzaileek nabarmendu dabe arroza atxakia baino ez dala; benetako helburua herritarren arteko harremanak sendotzea eta alkarbizitza sustetea dala azaldu dabe.

Egunaren amaieran, herri bazkariak eta kultur emonaldi ezbardinek ospakizunari amaiera emon deutsie, komunidadearen indarra eta Gernika-Lumoko aniztasuna agirian itxiz.

Antolatzaileen esanetan, horrelango ekimenak ezinbestekoak dira herritarren arteko loturak sendotzeko eta alkar ezagutzeko espazioak sortzen jarraitzeko.

HAZITOKI topaketak 2025

Beste urte batez zirkua zirku inklusiboan fokua jartzen daben Hazitoki, Zirkugintza kooperatibak eta Txitatoki Urdaibai zirku eskolak sortutako zirkoaren bidezko gizarteratze proiektua aurkeztu da Merkatu Plazan zein Lizeo Antzokian.

Jolas- eta kultura-lengoaia konbinatu berriak sortuz, pertsona guztiak, haien gaitasuna edozein dela ere, ikasgelan elkarrekin egotea helburu daben Hazitokiko antolatzeileek zenbait ekintza egin dituzte Gernika-Lumon. Ekitaldiak familia osoarentzako jarduera programa zabala izango du egun osoan, ikasturte osoko zirkuko eskola inklusiboen proiektua finantzatzen laguntzeko.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan