Skip to main content

Etiketa: Sindikatuak

ELA eta LAB sindikatuek 2 greba-egun deitu dituzte udaletan

ELA eta LAB sindikatuek EAEko udal langileen sektorean greba eta mobilizazio dinamika bateratua abiatu dute, EUDELi eta udaletan gobernatzen duten EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EE alderdiei lan baldintzak “hemen eta orain” negoziatzeko exijitzeko.

Deitutako mobilizazioak

Apirilaren 17an: eskualdeetako kontzentrazioak.
Apirilaren 23an: 2 orduko lanuzteak (11:00etatik 13:00etara).
Maiatzaren 14an: egun osoko greba.
Ekainaren 4an: egun osoko greba.

Sindikatuen salaketa nagusiak

ELA eta LABen arabera:

Udalhitzeko negoziazioak ia urte eta erdi darama aurrerapen handirik gabe.
Udaletako mahai askok ez dute benetako negoziaziorik.
Lan baldintzak okertzen ari dira urtez urte.
Madrildik ezarritako soldaten eta enpleguaren murrizketak onartu dira.
Pribatizazio eta prekarizazio prozesuak areagotzen ari dira.

Zenbait sindikatuk Gernia-Lumoko udaleko langileen lan-baldintzak okertzen ari dirala-eta protesta ein dabe

LAB ELA eta polizia eta larrieldietako euskal sindikatuek protesta nabarmena erakusti dabe udalean jazotzen ari dana salatuz. Diotenez alde bakarreko erabagiak hartzen ari dira, alkarrizketa falta dagoala salatu dabe eta benetako negoziazinorik ez dagoala esan dabe, Lan giroaren okertzea eta presintzean zein pkangintzarik barik lan egiten dabiela aitatzeaz gan.

Horrregaitik, euren helburua negoziazio mahaiza benetan aktibatzea dala, lanpostuen zerrenda eguneratzea eta adostea gura dabe eta langile guztiekiko errespetuzko tratua gura dabe. Funtsezko jaiak jorratzea eskatzen dabiela aitatuz, plazak betetea, balorazinoa edo barne-sustapena, besteak beste.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan