Skip to main content

Etiketa: San Lorentzo Eguna Lurgorrin

San Lorentzo Eguna Lurgorrin, Urdaibai Kantagunea

San Lorentzo jaietako egun berean, musika eta kantua ere izan dira protagonista. Urdaibai Kantaguneko kideek euren ahotsak eta abestiak eskaini dituzte, jai-giroa are gehiago alaituz.

Kantuz eta giro onean, taldeko kideek euren errepertorioa partekatu dute, eta herritarrek gustura jarraitu dute emanaldia. Horrela, San Lorentzoetako egunari musika ukitua ere gehitu zaio.

San Lorentzo Eguna Lurgorrin, Mezaren irteera eta Elai Alai Dantza Tadearen dantzaldia

San Lorentzo jaiak giro ederrean ospatu dira, eta eguneko lehen orduetatik ez da jaietarako gogorik falta izan.

Goizeko 9: 30ean bota da txupinazoa, eta horregaz batera emon jako hasiera eguneko egitarauari. Suziria bota eta berehala, Mendi Martxaren txanda izan da, eta parte-hartzaileek ibilpideari ekin deutsie.

Eguerdian, 12:00etatik aurrera, Meza Nagusia ospatu da, San Lorentzoren omenez. Amaitutakoan, Elai Alai Dantza Taldeak hartu dau lekukoa, eta dantzaldiagaz girotu dau ospakizuna.

Holan, tradizinoa, kirola eta kultura uztartuz, San Lorentzo jaietako egun nagusietako bat ospatu dabe herritarrek, jai-giroa eta parte-hartzea nagusi izan dirala.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan