Zabalik dago 2027ko parte-hartze bidezko aurrekontuetako proposamenak bozkatzeko epea
Azaroaren 2tik -22ra arte bozkatu ahal izango dute Bermeon erroldatutako herritarrek, aukeratutako 73 proposamenen artean.
Azaroaren 2tik -22ra arte bozkatu ahal izango dute Bermeon erroldatutako herritarrek, aukeratutako 73 proposamenen artean.
Bermeoko Udalak XXXII. Arrain Azokaren baitan banatuko den XXIX. Hegaluze Sarirako hautagaiak proposatzeko epea zabaldu dala esan dau. Hegaluze Sariak ekintza puntual edo jarraipen profesional bat saritzen du, eta Bermeoren izena zabaldu eta goratu duen edo herriaren alde lan egin duenari ematen zaio.
Gernika-Lumoko EAJ/PNVk Udalari egindako deialdi bat zabaldu eta Aurrekontuen inguruko akordio bat proposatu dau. Gernika-Lumoko Udalak duen gaitasun eza aintzat hartu eta inflazioaren eraginaren ondorioz zein inbertsio berriei aurre egiteko horrek eraiten dituen ezintasunak gogoan edukita, bost puntu ezberdin dituen akordio bat proposatzen dauala adierazi dabe, diotenez denbra gehiagorik ez galtzeko eta herriak dituen beharrizanei erantzuteko.