Skip to main content

Etiketa: pasileku

Gernika Modan Dago desfileak moda eta aisialdia batuko dauz, Gernika-Lumon

Gernika Moda Dago ekimenaren barruan, moda desfilea egingo da irailaren 25ean, barikuan, Pasilekuan. Arratsaldeko 16:30etik aurrera hainbat jarduera izango dira, eta 19:00etan hasiko da desfile nagusia. Aurten laugarren edizioa izango da.

Egitarauak umeentzako txokoa, Gernikako puntuz-puntuko erakusketa, Julio Veigaren piano on the rock kontzertua eta foodtruck-ak izango ditu. Arratsaldean zehar, gainera, 1.000 euroko bonuaren zozketa egingo da. Prentsaurrekoan Noelia Sernak, Gernikako Merkatari elkartuko presidenteak, egingo dena azaldud dau:

Kolaboratzaile gisa Gernikako Rugby Taldea eta Ross Dantza Eskola egiongo dira besteak beste. Aurten Gernika Rugby Taldekoak lehen aldiz modelatuko dabe. Herriko merkatritza bultzatzeko ekimen aproposa dala zehaztu dabe Gernika-Rugby Taldetik.

Desfilea 19:00etan hasiko da, eta bertan Gernikako merkataritza eta zerbitzuen sektoreko hainbat establezimenduk euren proposamenak erakutsiko dituzte. Aurkezpen ekitaldian ere bertan izango gara, eta bertatik ekimenaren eta desfilearen nondik norako guztiak kontatuko ditugu.

Horrela, Pasilekua modaren, merkataritzaren eta aisialdiaren topaleku bihurtuko da bariku arratsaldean.

Liburutegi barria datorren udan egongo da prest

Datorren udan zabalduko ditu ateak Gernika-Lumoko liburutegi berriak. Pasealekuko eraikin historikoa eraberritzeko lanak irailean hasiko dira, eta hamar hilabeteko obren ostean, herriak irakurketa gune modernoagoa, irisgarriagoa eta zabalagoa izango du.

1,5 milioi euroko inbertsioa izango duen proiektuak eraikinaren balio historikoa errespetatuko du, barrualdea XXI. mendeko liburutegi baten beharretara egokituz. Gainera, azalera erabilgarria hirukoiztu egingo da, eta espazio berriak argitasuna, irisgarritasuna eta erabiltzaileen erosotasuna izango ditu ardatz.

Liburutegi berriak Jose Antonio Arana Martija izena hartuko du, euskal kulturaren alde egindako ekarpena aitortzeko.

Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak proiektuaren xehetasunak eta herriarentzat izango duen garrantzia azaldu dauz:

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan