Skip to main content

Etiketa: Nautika

Martxan da jada Bermeoko XXXII. Arrain Azoka

Martxan da jada Bermeoko XXXII. Arrain Azoka. Egun honeetan, itsasoari lotutako tradizinoa, kultura eta saboreak izango dira barriro be herriko kale eta gune nagusietako ardatz. Urtez urte sendotu dan hitzordu honek itsasoa eta arrantzaleen lana omendu gura dauz, baina, aurten bereziki, itsasoaren zaintzaren eta jasangarritasunaren mezua lehen lerrora ekarriz.
Aurtengo edizino honetan 20 erakustoki dira azokaren protagonistak, eta bertan enpresek eta erakundeek euren produktuak eskaintzen dabez herritarrek eta bisitariek dastatu eta erosi ahal izateko. Aurten, gainera, tokiko artisauentzako lekua be badago.
Bestalde, aurtengo azokaren XXXII. edizino honen inaugurazino ekitaldian, Bermeoko Nautika Eskolari emon deutsie Hegaluze saria

Atun jasangarriaren inguruko prestakuntza- eta barrikuntza-polo bat sustetako mahai bat sortu da Bermeon

Bermeo Tuna World Capitalek bultzatuta, foro barri honek administrazinoak (Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia), Bermeoko Nautika Eskola eta enpresak biltzen dauz, euskal atunontziaren sektorearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna indartzeko.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan