Muxikako auzokideek bide-segurtasuna eskatzeko hamargarren martxa egin dabe
Mobilizazioak jorrailaren 26an hasi ebezan, Muxikan bide-segurtasuna eta mobikortasun jasangarria hobetzeko beharra aldarrikatzeko. Harrezkero, auzokideek martxak antolatzen jarraitu dabe, arazoari ikusgarritasuna emoteko eta erakundeen arreta erakartzeko.
Mobilizazioen bidez, taldeak Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu deutse Muxikako Udalagaz alkarlanean aritzeko eta arazoa konpontzeko beharrezko inbersinoak egiteko. Horrez gan, udalerritik igaroten diran gidariei abiadura-mugak eta trafiko-seinaleak errespetetako deia egin deutsee.
Konponbide iraunkorrak gauzatu bitartean, behin-behineko segurtasun-neurriak ezartzea be proponidu dabe. Zehazki, radar mobikorrak jartzea eskatu dabe, abiadura kontroletako eta errepideetako arriskuak murrizteko.
Hamargarren martxagaz, Muxikako auzokideek argi itxi dabe bide-segurtasuna lehentasunezko gaia dala hareentzat, eta mobilizazioekin jarraitzeko prest dagozala, beharrezko neurriak hartu arte.









