Gernika-Lumoko Eskolarteko Dantzari eguna ospatu dabe
Gernika-Lumoko Eskolarteko Dantzari eguna ospatu dabe
Gernika-Lumoko Eskolarteko Dantzari eguna ospatu dabe
ESKOLARTEKO BERTSO TOPAKETA – 2026
Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, MUNDU BAT BERTSO programaren aterkipean, 2026ko Eskolarteko Bertso Topaketa antolatu du.
Euskararen Plan Estrategikoaren barruan txertatutako programa dugu. Izan ere, ikasleen euskarazko ahozko adierazpena jorratzeak aparteko garrantzia dauka oraingo eta etorkizuneko hiztun gaitu eta aktibo izan daitezan. Erraztasuna erabileraren gakoetako bat da.
Topaketaren helburua ikasturtean zehar ikasgeletan landutakoa plazaratzea da. Ikasleak zuzeneko ekitaldi batean ikusle izateaz gain, parte hartzaile aktiboak izango dira. Kantu tradizional eta berriak, bertso jarri eta inprobisatuak, jolasak, bertsolariak…
Santa Ageda Bezpera Gernika-Lumon
Beste urte batez kale ezberdinetatik ibili dira busturialdeko herriko ume, gaztetxo eta nagusiak Santa Agedaren kopla ezberdinak abesten. Herriko puntu ezberdinetan geratu dira abestiak kantetan, jendearen arreta erakarriz. Otsailaren 5eko, Santa Ageda eguneko bezpera esanguratsua izan da aurten be, urtero gisa, eta goizetik ikastetxeak leku ezberdinetatik ibili dire. Gernika-Lumon bakoitza bere ikastetxetik abiatu da eta geldialdiak ein dabez, Foru Plazan, Iparragirren edo Saraspen besteak beste.
Santa Agedako koplak eta bastoien kolpeak ikusteko aukera izan dabe Bermeoko herritarrek be herritarrek. Bermeoko Herri eskolaren kalejira, herri eskolatik hasik da 11:00etan, Bermeoko Herri Eskolak antolatuta. Erroxape Abesbatzaren eta Arrekatxutxa taldearen kalejira, bariz, Musika Eskolatik hasi da, 12:00etan, Bermeoko Udalak antolatuta. Muxikan be herritarrak atera dira Asier Galarza bertsolariak egindako kopla barria abesten, Urretxindorra eskolako ikasleak auzoz auzo aritu dira, Ugarte, Gorozika, Ibarruri, Ariatza, Astelarra, Zubieta errota eta kurtzerotik pasauz.
Gabonak datozela argi erakutsi dabe Gernika–Lumoko Ikastetxeetan
Gu Olentzero eta Mari Domingigaz batera Mertzede Ikastetxera hurbildu gara, umeen irrika, poza, ilusioa eta liluratasuna presentziatzera. Euskal Herriko bi pertsonai magiko hauek kulturazko eta tradiziozko diren pandereta eta trikitrizsaren laguntzaz hurbildu dira ikastetxeetara eta opari batzuk banatu dituzte.