Skip to main content

Etiketa: Mendata

XXXVI. Mendatako Junior Mailako Txirrindularitzako Sari Nagusia

Giro parebakoa bizi izan da asteburuan Mendatan, XXXVI. Mendatako Sari Nagusia jokatu baita, Junior mailako Euskal Herriko txirrindularitza torneoko hitzordu garrantzitsuenetako bat. Herriko kaleak ikuslez bete dira, eta kirolak zein jai giroak bat egin dabe beste behin.

Lasterketan, Imanol Irazabal izan da garaile nagusia. Gainera, garaipen bikotxa lortu dau, mendiko saria be bereganatuta. Bigarren postuan Jordi White sailkatu da, eta hirugarren amaitu dau Eneko Ugartemendiak.

Beste behin be, Mendatak erakutsi dau txirrindularitzarekiko dauen zaletasuna. Antolatzaileek, Mendatako Udalak eta Gernikesa Txirrindulari Elkarteak, lasterketa bikaina eskaini dabe, segurtasuna eta antolakuntza zainduz, eta herritarrek zein bisitariek egun ederraz gozetako aukera izan dabe.

Kirol lehiatik harago, Mendatako Sari Nagusiak argi itxi dau txirrindularitza herria alkartzeko eta alaitasuna zabaltzeko tresna be badala. Giro bikaina, emozinoa eta kirolaren balioak izan dira protagonista, eta beste urte batez, Mendatak Euskal Herriko junior txirrindularitzaren erreferente izaten jarraitzen dau.

Mendatako Nekazal Azokaren 28. edizioa ospatu dabe joandako igandean, irailaren 13an

Joandako barikuan, irailaren 11an, Euskal Oiloaren Lagunen bigarren topaketa ospatu zan Mendatan eta asteburu berberan, domekan, Nekazal Azokaren 28. Edizinoa ospatu dabe mendatarrek. 41 postuk osotu dabe aurtengo azoka eta Joseba Mallea, Mendatako alkatearen esanetan, eguraldi ona lagun izan eben eta jente asko bertaratu zan. Beste alde batetik, postuetako saltzaileek nahiko ondo saldu dabela azpimarratu dabe.
Udaletik azaldu daben moduan be, aurtengo Txerriki Pintxo Solidarioa arrakastatxua izan da be. Pintxo solidaroa hau dastatu daben herritar eta bisitari guztiei esker Mendatako herritar gaztetxo batek dauen Perthes gaixotasuna ikertzeko 1900 euro lortu ziran.
Gaitz hau gaixotasun arraroa da eta hazteko adinean dagozan haurren aldakaren artikulazinoari eragiten deutso.

Oiloen Lagunen bigarren topaketa eta Nekazal Azoka asteburu honetan Mendatan

Bariku honetan, irailaren 11an, arratsaldeko 19:30etan, Euskal Oiloaren Lagunen bigarren topaketa ospatuko da Mendatako Artape Jatetxean, Eoalak Elkartearen eskutik. Euskal oiloen arrautzak eta bertoko txakolina dastatzeko aukera izango dabe bertaratzen diranak.

Horrez gan, domekan, irailaren 13an, goizeko 9: 30etatik aurrera, Nekazal azokaren 38. edizinoa ospatuko dabe mendatarrek. Bertan, euskal oiloaren erakusketa eta salmentaz gan, hainbat produktu erosteko aukera izango dabe bertaratzen diranek.

Beste alde batetik, Mendatako Udaletik azpimarratu daben moduan, Basques In Australia erakusketa izango da ikusgai Elizoste Etxean datorren domeka honetara arte. Sarrera doakoa da.

VI. BERTSOLARI GAZTEEN SARIKETA – Mendatan

Andoni Rekondok irabazi dau Mendatako Elizosten ospatu dan Argi Baltza, bertsolari gazteen sariketaren VI. edizinoaren lehenengo kanporaketa 190 puntugaz.

Bigarrena, 183 puntugaz, Unai Mendiburu izan da; hirugarrena, 181 puntu eta erdigaz, Maddi Agirre; laugarrena, 181 puntugaz Janire Arrizabalaga; bosgarrena, 177 puntugaz, Koldo Muñiz; eta azkenik, 176 puntu eta erdigaz, Enara Gallastegi izan da seigarrena.

Argi Baltzaren hurrengo kanporaketa domeka honetan, ekainaren 14an, ospatuko da Ajangizko udal frontoian, arratsaldeko 18:00etan; eta bertan izango dira Enare Muniategi, Koldo Gezuraga, Txaber Altube, Maite Sarasola, Eki Mateorena eta Haizea Arana.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan