Skip to main content

Etiketa: marijesiak

Marijesiek euren errondak bukatu ostean 2.547,40 euro batu dabezala jakinarazi dabe

Abendu guztietan bezala, gaueko doinuak entzun izan dira Gernika-Lumoko herrian zehar. Urtero tradizioari jarraitzen duten Marijesiek, aurten batu daben dirua, Alboko Esklerosi Amniotrofikoa delako gaitza daben pertsonen bizi kalitatea hobetzera bideratuko dabiela azpimarratu dabe, zainketa aringarriak eskaintzeko eta gaixotasun honen ikerketa bideratzeko.

Marijesiek gauez eta egunez abestuko dabe abenduaren 24ean

5. 6. 7. eta 8. Errondak burutu dabez dagoeneko, herriarrei gabaz, asko lotan dauden bitartean doinuak zabalduz.Bijhar goizez be arituko dira Txistularien alboradearekin batera abesten eta herritik ibiltzen, 7:00etan elkartuko dira Euskal Herria Museoan. Meza goizeko 9:00etan izango da.

Badatoz Mendatako Marijesiak abenduaren 23an

Beste urte batez Euskal Herriko Tradiziozkoak diren kantak abesten hasiko dira abenduaren 23an. Iluntzeko 19:00etan izango da, Elexalden, Urtero gisara Mendatako udalak herritarrei erduteko eskatu die, Gabon hauek elkarrekin, familian eta herriko jendeagaz batera pasatzeko eta abesteko.

Heldu dira Marijesiak

Beste urte batez tradiziozko Gabon abesiak kantatzen dituzten herritarrak kalera atera dira kopla ezberdinak abesten. Lehenengo egun honetan, goizakldeko 4:00etatik 5:40etara ibili dira herriko kaleak zeharkatzen. Bakarlariak Fernandio Astoreka Aranburu, Denis Azkarate Eizagirre eta Alexander Uriarte Atxikallende izan dira. 134 kopla abestu dituzte guztira, eta 68 pertsonek parte hartu dabe. 5,27 kilometro egin dabez guztira eta 12 gradujjo temperatura izan dabe. 1.doinua “Maria Jose” abestu dabe.

BAZEN BEHIN “Marijesiak”

Bazen Behin saio honetan Elssiek Marijesien ipuina dakarkigu.
Marijesiak tradizio handikoa dira Euskal Herri osoan, eta inguruko herrietan, kalera irten eta etxez etxe gabon kanta ezagunak abestean datza.
Zer istorio kontatu zigun Elssiek Marijesiei buruz?

Etxeko txikerrenei zuzendutako programa da, euskerazko ikus-entzunezko produktuen eskaintza zabaltzeko helburuagaz. Elssie Xalbador ipuin kontalariaren eskutik, istorio eta ipuin zoragarrietan murgilduko gara, haurrak euskera eta literaturarenganako maitasuna transmititzeko helburua dauan saio honekin.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan