LAN ETA BIZI BERTON – Gernika-Lumoko udalaren aurkezpena
LAN ETA BIZI BERTON – Gernika-Lumoko udalaren aurkezpena
LAN ETA BIZI BERTON – Gernika-Lumoko udalaren aurkezpena
Emakumeen Munduen 15. Kongresuaren hasiera Euskadin izan da aurten, eta Gernikan izan dau abiapuntua.
Nazinoarteko eta diziplinarteko ekitaldi honek mundu osoko arlo akademikoko eta aktibismoaren hainbat arlotako emakumeak eta gizonak biltzen dauz eta lehenengo kongresua 1981ean egin zan, Israelen, Haifako Unibertsidadean.
Aurreko edizinoa Eduardo Mondlane Unibertsidadeak hartu eban Maputon, Mozambiken, 2022an. Bertan, 2.256 personak parte hartu eben aurrez aurre, eta 831k modu birtualean jarraitu eben ekitaldia, lau kontinentetako 32 herrialdetakoak: Afrika, Amerika, Asia eta Europa.
Joan dan edizino horretan proponidu zan 2026ko Emakumeen Munduen 15. Kongresua Euskadin egitea.
Proposamen hau Gernika Gogoratuz-ek Mozambikeko emakumeen erakundakaz, tokiko eremutik bakearen eraikuntzara egiten dauen ekarpena ikusarazteko egindako lanaren ondorioz sortu da.
Edegiera ekitaldia “Astra” lantegian izan da. Bertan, iazko ekitaldiko anfitrioiek, Isabel Casimirok eta Teresa Cuñak, Gernika Gogoratuzeko Maria Ojanguren eta Maitane Zarate antolatzaileei eta Elia Malaxetxebarria Gernikatik Mundura ekimenaren koordinatzaile arduradunari emon deutsee kongresuaren lekukoa.
Kongresu honek 360 inskripzino izan dauz, eta erakunde ugariren babesa eta toki-administrazino eta euskal administrazinoko erakundeen babesa dau.
Jose Mari Gorroño, Gernika-Lumoko alkateak Lankidetzarako Ingeniaritza Erakundeko ordezkaria hartu dau Gernika-Lumoko Udaletxean garapenerako gobernuz kanpoko erakunde honen 30. urteurreneko ospakizunen programaren barne.
Lankidetzarako Ingeniaritza Erakundeak Hegoaldeko herrialdeetan garapena sustatzeko lan egiten dau, ingeniaritzako kolektiboaren eta ha osotzen daben beste kolektibo profesional batzuen ezagutzak eta esperientzia aprobetxatuz.
Pedro Mugarrak, erakundearen ordezkariak, eskerrak emon deutso udalari Gernikak finantzatutako proiektu guztiakaitik
1.349.320 milioi euroko aurrekontua izan dauen arrapala mekanikoaren inaugurazio ekitaldia burutu dau Gernika-Lumoko Udalak. Jose maria Gorroñok, Gernika-Lumoko alkateak, adierapenak egin dauz, herri honentzako proiektu honek suposatzen dauena azpimarratuz.
Udaletik herrira programa honetan herriko alkatea dan Jose Mari Gorroñok, egin dabezan proiektuez gain, burutzen ari diren lan ezberdinei zein etorkizunean egin nahi dauen proiektuak ezagutarazi dauz.