Skip to main content

Etiketa: lizitazioa

Mestikabasoko pista estaltzeko eta kirol eremua handitzeko lanak hasi dira

Gernika-Lumoko Udalak bultzatutako proiektuak formau handiko estalgi bat eta kalistenia parke bat dauz, udalaren kirol eskaintza indartzeko
Gernika-Lumoko Udalak hasiera emon deutse Mestikabaso inguruko udal kirol azpiegiturak hobetzeko obrei. Proiektu horretan, egungo pistaren estaldura eta eremua aide zabaleko ekipamentu barriekin handitzea aurreikusten da.
Herriko alkate José María Gorroñok jarduera honen garrantzia azpimarratu dau, eta adierazo dau “udalerriko kirol instalazinoak hobetzearen eta herritarren benetako beharretara egokitzearen aldeko apustua egiten jarraitzen dogula. Esku-hartze horri esker, pistea urte osoan erabili ahal izango da eta eskaintza handitu ahal izango da aire zabaleko kirola egiteko espazio berrien bitartez ”.

Udalak lehikaetara atera dau San Juan Ibarako taberna-kafetegiaren emakida

Kontratua prozedura edegiaren bidez esleituko da, eta udalerriko erdiuneetako baten dinamizazino soziala eta ekonomikoa bermatzea dau helburu.Udalak hasiera emon deutso San Juan Ibarra plazako taberna-kafetegi zerbitzua esleitzeko prozedurari. Udal titulartasuneko gune hori uriaren erdiunean dago, eta dauela hamarkada batzuetatik udalerriko gizarte eta eguneroko bizitzagaz lotuta dago.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan