Skip to main content

Etiketa: Lizeo Antzokia

Segundo Olaeta Musika Eskolak hiru kontzertu eskainiko dauz martian udabarriko jardueren barruan

Emonaldiak, guztiak doakoak, Lizeo Antzokian eta Elai-Alai Aretoan egingo dira, ikastetxeko abesbatza eta ikasleen parte-hartzeagaz

Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolak udabarriko musika-jardueren beste edizino bat antolatu dau. Martian zehar hainbat kontzertu eskainiko dauz, ikastetxeko koru, talde eta ikasleen parte-hartzeagaz. Emonaldi guztiak doan izango dira.

Shakespearrek idatzitako tragedia historikoan oinaritutako antzezlana izango da Lizeo Antzokian

Antzerki hau hainbat galdera erantzuten saiatuko dala azaldu dabe Kultur Etxetik. Hiru pertsonaia oholtza gainean egongo dira. Hirurak Shakespearren zale amorratuak dienak. Hiru friki hauek Rikardo III.aren gaineko aluzinazio eszeniko bat ekarriko dabe herritarren aurrera.

El Informe de Auschwitz film dramatikoaren aurkezpena burutu dabe, Lizeo Antzokian

Pelikula honen inaugurazioa Eslovakiako enbaxadore eta kontsulak egin dabe. Bertan izan dira Uztail Rocafort Abando ohorezko kontsula eta Juraj Tomaga enbajadorea. Aurretik harrera egin dabe Gernika-Lumoko Udaletxean.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan