Skip to main content

Etiketa: liburua

2021an eta 2025ean jaiotako umeen jaialdia, Bermeon

2021ean eta 2025ean jaiotakoen jaialdia ospatu da Bermeon, herri karpa nagusian. Bertan, haurrek Motx pailazoaren eta amuma Isabelen ikuskizunaz gozatu dabe, euskaraz dantzatuz eta abestuz. Guraso batzuk ere parte hartu dabe emanaldian, opariak ere egon dira; igez jaiotakoei eurentzako sortutako bertso liburuxka bat eman deutsie eta 5 urtekoei, Motx pailazoak berak eta amuma Isabelek “Oroitzapen eder bat” liburu ilustratua opari deutsie.

Haurtzaro Solidarioa ekimenaren edizino barri bat ospatuko da

Haurtzaro Solidarioa ekimenaren edizino barri bat ospatuko da Gernikan.

Gernikaldeko eleiza, Iparralde-Hegoalde misino taldea eta Urdaibaiko katekesiak antolatzen dabe ekimen hau.

Batzen dan dirua Keniara bialduko da, Kaikorrera zehazki, bertan dagozan narianitak Turkana umeak elikatu, osasuna zaindu eta hezi ahal izateko.

Liburuak eta jostailuak biltzeko katekesien lokaletara eroan ahal dira katekesi orduetan eta martitzen goizetan 10.00etatik 12.00etara.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan