Skip to main content

Etiketa: lehen

Urriko Lehen Asteleheneko postuak

Goizean goizetik, azokako postuek bizia hartu dute. Barazkiak, garaiko produktuak eta baserriko jakiak izan dira salgai, eta bisitariek aukera izan dute bertako ekoizleen eskaintza gertutik ezagutzeko.

Urria aurrera doa, eta udazkenaren etorrerak ere badu isla postuetan. Sasoi honetako produktuek protagonismo berezia hartu dute, eta azokak bertako nekazaritzaren eta merkataritzaren garrantzia gogorarazi du.

Urteak joan, urteak etorri, urriko lehen asteleheneko hitzorduak bere izaera bereziari eusten dio. Erosketak egiteko gunea izateaz gain, elkartzeko, giroaz gozatzeko eta Gernika-Lumoko tradizioa bizirik mantentzeko eguna ere bada.

Horrela bizi izan da beste behin urriko lehen astelehena, azokako postuen artean, bertako produktuen usainean eta herriko kaleetan sortzen den giro berezian.

URRIKO LEHEN ASTELEHENA Euskal Herriko Pirenaika arrazako XXXIX. lehiaketa

Urriko lehen asteleheneko Pirenaika errazako lehiaketaren XXXIX. edizinoa ospatu da Gernika-Lumon eta ganadutegi onenaren saria Jon Koldo Bikandik hartu dau. Behi gaztearen saria Juan Antonio Ustarrozentzako izan da eta behi helduaren kasuan Jon Koldo Bikandik irabazi dau be lehenengo saria. Zekorren kasuan, Aitor Aranak eroan dau zekor gaztearen saria eta Jon Koldo Bikandik helduarena. Azkenik, intseminazino artifizialeko produkturik onenaren saria Arbaiza anaientzako izan da.

Joandako uda honetako lehorteak markatu dauen edizinoa izan da, baina, halan be, 11 ganadutegi izan dira Gernika-Lumon; lau gipuzkoarrak, nafarrakoak hiru eta bizkaitarrak beste lau. Guztira 103 animali izan dira Gernika-Lumoko urriko lehen astelehen honetan; arrak 7 eta emeak beste 96ak.

EHUN – Busturialdea-Urdaibaiko lehen sektorea ehuntzen duen marka berria

EHUN sortu da, Busturialdea-Urdaibaiko lehen sektorea ehuntzen duen marka berria

Lurraldetik bertatik sortzen den nortasun partekatua da, eskualdeko nekazaritza-elikagaien sektorearen ikusgarritasuna, kohesioa eta proiekzioa sustatzeko helburuz.
Irudi berriaren xedea lurraldearekiko errotzea, hurbiltasuna, jasangarritasuna eta kalitatea islatzea da, Busturialdea-Urdaibain komunitatea sendotzeko, zaintzeko eta eraikitzeko modu baten adierazpen gisa.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan