Skip to main content

Etiketa: Lantz

Lantzeko inauteriak

Lantzeko Inauterietan gagoz. Bermeon. Inauteri honeek tradizino gis abizitzen dira herri honetan. Antxina datrren errituala burutzen dabe Bermeotarrek eta herritarrak personaia ezbardinez mozorrotzen dira.
Izan be, Euskal Herriko Inauterririk ospetsuenetarikoak dira, eta ez dira desfile arruntak:
Herriko antzezpen kolektibo bat dira, urtero errepiketan dan istorio bategaz.
Neguaren amaiera eta gatxaren aurkako garaipena sinbolizatzen dabe.

Iksi ahal dozuen lez danak alkartu dira Gizarte eta Kultur Etxean personaia ezbardinetaz mozorrotu ostean. Jaia bertan hasi dabe, makillau eta ohiko ezein tradizinonalak diran maskarak jarrita. Zelan ez Lantzeko inauterietan dagozan personaje nagusiak ez dira falta izan: Miel Otxin Erraldoi bildurgarria dana eta gatxa edo kaosa irudikatzen dauana, Ziripot, lastoz betetako gizon baldarra, Zaldiko – Zaldi basatia dana, Ziripot botetan saiatzen dana; eta, Txatxoak – Arpegia estalita daroen herritarrak, zaratatsuak eta jostariak diranak.

Azken honeek kaleetan korrika ibilten dira, zaldik ziripot botetan saiatzen da eta, ostean, Miel Otxin harrapetan saiatzen dira, epaiketa sinbolikoa einez eta, amaieran, Gaitz hori errez, Miel Otxin desagertzen da su artean., ziklo barria hasiz. Erretzeak garbiketa errituala esan gura dau eta herritarren bertan parte hartzeak komunidadearen batasuna dagoala. Ikusi ahal dan legez, ez a antxinako erritu pagano baten oihartzuna, baizik eta kristinautasun aurrekoa.

Laburbilduz Lantzeko inauteri honen helburua da herriak parte hartzea, istorio jarraitua ezagutaraztea, personaia finko horiekin kalera ateratzea eta, amaieran, gatxa suntsitzea, Miel Otxin erretzean.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan