Skip to main content

Etiketa: Kultur Etxea

Argizaiola 1980-2025 erakusketa

Kultur Etxean gaude. Argizaiolak eskainitako irudi ezberdinak ikusi ditzakeguz hemne. Argazki erakusketa xarmagaria. Kuriosoa, perspektiba esberdinak dituena eta minutuak pasa arren xehetasunak ikusten geratu ahal zaren argazkia aurki dezakezu. 1980tik 2025etara burututako argazki ezberdinak egon dira. Lurralde osoko 25 argazki bildu dituzte eta Euskal Herriko argazkigintzaren bilakaera teknikoa, estetikoa eta tematikoa islatzen duten argazkiak dira, bost etapatan banatu dituztenak.

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren izan dela ta, Gernikako Udalak jarritako Kereila kriminalen egoerari buruz aritu dira, kultur etxean

Abenduaren 10eko “Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna”ren inguruan, Udalak bi kereilen egungo egoera juridikoari buruzko informazio guztia eman nahi izan dau, eta 1948an onartutako Giza Eskubideen Nazioarteko Adierazpenaren irizpideekin, abenduaren 10aren inguruan egiten dan nazioarteko aldarrikapenaren arabera baloratu dabe.

Etxebizitza turistikoei buruzko parte-hartze prozesua martxan!

Etxebizitza Turistikoak zelan arautu galderari erantzuteko saioa eskainiko dabe, herritarren erabakia eta ahotsa kontuan hartuz. Horretarako saio irekia zabalu dau Bermeoko Udalak, azaroaren 20an, eguenean, 18:30etan,Gizarte eta Kultura Etxean.

Herritarren proposamen eta ideiak kontuan hartuko direla azpimarratu dabe, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dala azalduz eta Bermeoko Udaleko ordezkariak bertan egongo dirala esanez.

Ostiral honetan Gora Liburutegiak Bertso Saioa burutuko dabe


Gernika-Lumoko Kultur Etxeak, Liburutegien Nazinoarteko Eguna dala eta, familia jarduera bat antolatu du Lilibertso Elkartearen eskutik, liburutegien balioa modu alai eta dibertigarrian erakusteko. 17:30etan izango da, ostiral honetan, Udal Liburutegian.

Kultur Etxetik aipatu dabe Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar dala, liburutegian.
Tfnoa: 94 465 00 31.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan