Skip to main content

Etiketa: Klima

Ekoetxea zentroak klima-alaketari buruzko erakusketa barria aurkeztu dau

Ingurumenaren Mundu Egunaren harira, hainbat jarduera egin dira Urdaibain, herritarren artean ingurumenarekiko kontzientzia eta jasangarritasunaren aldeko ohiturak sustatzeko.

Urdaibain, Ekoetxea zentroak klima-aldaketari buruzko erakusketa iraunkor berria aurkeztu dau. “Klima aldaketa: hemen eta orain” izeneko erakusketak bisitariak modu murgiltzaile eta didaktikoan hurbiltzen ditu gaur egun planetak bizi daben erronka nagusietako batera. Erakusketak klima-aldaketaren oinarri zientifikoak azaltzeaz gain, fenomeno horrek lurraldean eta eguneroko bizitzan dituen ondorioak erakusten ditu. Aurkezpenean parte hartu dute, besteak beste, Josu Bilbao Ingurumeneko sailburuordeak eta Adolfo Uriarte Natura Ondare eta Klima Aldaketara Egokitzeko zuzendariak.

EHUN – Busturialdea-Urdaibaiko lehen sektorea ehuntzen duen marka berria

EHUN sortu da, Busturialdea-Urdaibaiko lehen sektorea ehuntzen duen marka berria

Lurraldetik bertatik sortzen den nortasun partekatua da, eskualdeko nekazaritza-elikagaien sektorearen ikusgarritasuna, kohesioa eta proiekzioa sustatzeko helburuz.
Irudi berriaren xedea lurraldearekiko errotzea, hurbiltasuna, jasangarritasuna eta kalitatea islatzea da, Busturialdea-Urdaibain komunitatea sendotzeko, zaintzeko eta eraikitzeko modu baten adierazpen gisa.

Eusko Jaurlaritzak Ulysses Experience ekimena babestu dau

Ikasleak eta familiak itsasoko zaborrei buruz sentsibilizatzko kanpaina da hau eta Hezkuntzaren Munduko Egunarekin bat egin dau, urtarrilaren 26 honetan.

Ekimen honek Jasangarritasuneantz ohiturak aldatzea bultzatzeko hezkuntza duen garrantziaz kontzientziatzea dauka helburu.

Horregatik, Josu Bilbao Eusko Juarlaritzako Ingurumen sailburuordeak Urdaibaiko BBK Klimaren instalazioetan dagoan murgiltze-jarduea bisitatu dau. BBK Fundazioko Eta Data For Science Fundazinoko ordezkariekin batera.

Gernika-Lumoko Udalak aterpe klimatikoen sarea osotu gura dau udalerriko agentakaz batera, bero boladei aurre egiteko

Klima-aldaketak sortutako arriskuetako bat bero-boladek giza osasunean eragin daikiezan kalteekin lotuta dagoela azaldu dau Gernika-Lumoko Udalak. Izan be, klima-aldaketaren ondorioz, bero-boladen maiztasuna, intensidadea eta iraupena handitzea aurreikusten dala esan dau.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan