Klima aldaketaren inguruko kontzientzia sustatzeko hainbat proposamen izan dira Ekoetxea Urdaibain
Ekoetxea Urdaibaik ASTEKLIMAren barruan antolatutako jarduerak urriaren 16tik 25era bitartean egin dira, eta klima aldaketaren inguruko kontzientzia sustatzeko hainbat proposamen izan dira Busturiako ingurumen zentroan.









