Santanape kiroldegiak 272 eguzki plaka jarriko dauz energia kontsumoa murrizteko
Aurtengo jardueragaz energiaren % 25 aurreztuko da eta udalak jasangarritasunaren alde egindako apustua indartuko dau, instalazinoaren erabilerari eragin barik.
Santanape kiroldegiak urrats erabagigarria emongo dau jasangarritasunerantz, eraikinaren estalgian 272 eguzki plaka instalauz. Esku-hartze hori urte honetan zehar egingo da, eta udalerriko kirol ekipamentu erabilienetako baten eraginkortasun energetikoan aurrera egitea ahalbidetuko dau.