KirolBai XII.Mendi Jaiaren sari banaketak
KirolBai XII.Mendi Jaiaren sari banaketak
KirolBai XII.Mendi Jaiaren sari banaketak
S.D.Gernika Clubeko etxeko jokalaria dan Paul Auzokoagaz aritu gara hizketan, bere ibilbide, emaitza eta helburu zein etorkizunari berba eitzeko eta herriaren ilusioa pizten dauen gazte hau ezagutzeko asmoz.
FINALEKOAK GARA!
Urbietak playoffetako goiz handia bizi izan zuen igande honetan, Torreladay Gernika Rugby taldeak erakustaldi bikaina eskaini baitzuen Fénix Rugby Zaragoza taldearen aurka, 30-13ko garaipen sendoa lortuz igoera faseko finalerdietan.
Partida ez zen modu errazean hasi gernikarrentzat. Zaragozako taldeak lehen kolpea eman zuen eta 0-3 aurreratu zen lehen minutuetan, Urbietan zalantza apur bat sortuz. Hala ere, etxekoek ez zuten burua makurtu eta pixkanaka neurketaren kontrola bereganatzen hasi ziren, defentsan sendo eta jokoan gero eta erosoago agertuz.
Minutuek aurrera egin ahala, Torreladay Gernika Rugby nagusitzen joan zen, baloiaren jabetza eta lurraldea kontrolatuz. Lehen zatian markagailua berdintzea lortu ostean, bigarren zatian etorri zen gernikarren erakustaldia. Indarra, erritmoa eta erasoko eraginkortasuna uztartuta, etxekoek entseguak pilatu zituzten eta Fénix taldearen aukerak itzaltzen joan ziren.
Urbietako harmailek ederki lagundu zuten taldearen bultzadan, giro aparta sortuz playoffetako hitzordu berezi honetan. Azkenean, 30-13ko emaitza garbiak islatu zuen zelaian ikusitako nagusitasuna eta Gernikaren lan kolektibo bikaina.
Garaipen honekin, Torreladay Gernika Rugby taldeak urrats handi bat eman du igoeraren ametsean eta argi utzi du denboraldiko helburu handiengatik borrokatzeko prest dagoela. Urbietak beste egun handi bat bizi izan zuen eta zaleak ilusioz beterik daude datorren erronkari begira.
Kirolbai programa honetan Espainiako selekzinoagaz urrea lortu dauen Oriol Cardona Gautegiz Arteagarrarekin aritu gara hizketan. Cardona Kataluniarra, Gironako probintzikoa dan arren, Banyolesekoa, Gautegiz Arteagan erroldatu da, hemen bizitzea erabaki baitu. Cardonak historia egin dau Espainiagaz. Hori dala eta, Gautegiz Arteagako alkatea dan Patrick Saituak eta herritar ezberdinek harrera egin deutsie herriko udaletxean Cardona losintxatuz eta txalokatuz. Gainera, galderak egiteko tartea be izan dabe. ostean , Cardonaren ibilbidea, nondik norakoak eta historikoa dan une honen sentzazioak ezagutu ahal izan doguz.
Kirolbai prorama honetan Busturitarra dan Athletic-eko jokalaria ezagutu dogu, Maite Zubieta. Gorenengo mailara heldu dan Urdaibaitar kirolariak futbolean gertatzen den egoerei buruz hausnartu dau, Athleticera heldu arte izan eban ibilbiea, Busturialdean zentratuz, Espainiako selekzioaren konbokatoriara pasatu arte, bidean izan dabezan oztopo eta irrikak errepasatuz.
Lointek Gernika Bizkaiako jokalaria dan Ane Olaetagaz egon gara Kirolbai programa honetan. Base gisa jokatzen dauen jokalariak, Gernika-Lumotara danak, bere historia eta ibilbidea kontau dozku, Estatu Batuetako bizipenak eta behin hemen egonda Espainiatik zehar jokatu dauzen partidu eta izandako esperientziak gogorarazi dauz Ane Olaeta jokalariak, Lointek Gernika Bizkaia egunerokotasunean eiten duena eta dituen helburuak azaltzeaz gain.
Rallye-en hitzaldia 2026 Montorre Herri Ikastetxea