Skip to main content

Etiketa: Kirolak

Ainhoa Meñaka, Bocciako mundu mailako jokalari gernikarra

Santanapen entrenatzen ikusi ohi dogu Ainhoa Meñaka gernikarra. Boccia kirolean aditua, urteetako lanaren eta ahaleginaren ondorioz, Espainiako selekzinoagaz Munduko Txapelketara joateko aukera izan dau.

Kirolari gernikarrak palmares zabala dauka, eta Europako txapelketetan lortutako emaitza eta arrakastek nazinoarteko mailan lehiatzeko gaitasuna erakutsi dabe. Espainiako selekzinoagaz egindako ibilbideak, gainera, esperientzia handia emon deutso munduko kirolari onenen artean lehiatzeko.

Elkarrizketan, Meñakak bere ibilbideaz eta Europako txapelketetan lortutako meritu eta arrakastez berba egin dau, baina etorkizunari be begiratzen deutso. Bere ametsak eta helburuak argi ditu, eta nazinoarteko lehiaketetan pausoak emoten jarraitzeko gogotsu dago.

Santanapeko entrenamenduetatik Espainiako selekzinora eta Munduko Txapelketara, Ainhoa Meñakaren ibilbideak erakusten dau ahalegina, ilusinoa eta lana dirala nazinoarteko mailara heltzeko bidea.

Rugby Eliteko finala: GERNIKA R.T vs. CRC POZUELO RUGBY

9-24 galduta, basurdeek beste urte bat itxaron beharko dabe Ohorezko Mailara igoteko. Pena handiz denboraldia agurtu behar izan dabe oraingoan Gerniak Rugby Taldeko jokalari, staff tekniko eta zaleek. Halan da be sekulako giroa piztu eta animazio esanguratsua burutu eben gernikarrek une orotan Gerniko taldea animatuz.

Hlan da be, Tamalez, Talde madrildarra nagusi izan zan neurketaren tarte askotan, izan be, ekimena eroan eban markagailuan bigarren zatian eta euskal taldearen azken bultzadari eusten jakin eban errugbi nazinonalera itzultzeko.

Finala tentsino handiz hasi zan eta oina izan zan protagonista nagusia. Izan be, Beau Peartek laster aurreratu eutsan Gernikari zigor kolpe bategaz, baina Wayne Gardnerrek zehaztasun beragaz erantzun eutsan CRC Pozuelori eusteko. Kolpe-trukeak lehen denpora oso orekatua ezarri eban.

Bigarren zatian, Pozuelok aurrerapausua emon eban Gardnerren ostikoagaz 45.minutuan, eta, handik gitxira, Pedro Arraizaren entseguagaz. Gernikak Pearten beste zigor kolpe bategaz ernatzun eban baina Jorge Garretaren entseguak jarraitu eban markagailuan, Gardnerren osteko konbertsinoaz gain.

Gernikak ez eban amore emon, bere jenteak bultzatuta azkeneraino estutu baitzuen. Peart barriro agertu zan aldea murrizteko zigor kolpe bategaz, eta, tarte erabagigarrian, entsegu eraldatua sinatu eban, 19-24koa jarri eta tentsino guztia amaierara itzuliz. Halan da be, CRC Pozuelok azken minutu horreek ondo erabiltzen jakin eban, euskal taldearen azken kanporaketei eutsiz eta igoera bat balio dauen garaipena itxiz.

19-24ko finalak CRC Pozuelo Rugby taldearen lehiarako irmetasuna saritzen dau. Torrealday Gernika Rugby Taldeak beste urte bat itxaron beharko dau helburua betezeko.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan