Skip to main content

Etiketa: Jose Mari Gorroño

El Informe de Auschwitz film dramatikoaren aurkezpena burutu dabe, Lizeo Antzokian

Pelikula honen inaugurazioa Eslovakiako enbaxadore eta kontsulak egin dabe. Bertan izan dira Uztail Rocafort Abando ohorezko kontsula eta Juraj Tomaga enbajadorea. Aurretik harrera egin dabe Gernika-Lumoko Udaletxean.

Udalak ClimaGen fenomenoa sustau dau

Gernika-Lumon aurkeztu zan Europako ClimaGen proiektua Batzarretxean. Ekitaldia edegitzeaz arduratu zan José María Gorroño alkateak azpimarratu eban udalerriak «tokikotasunetik etorkizun berdeago eta parte-hartzaileagorako trantsizinoa gidatu» behar dauela, eta Europako beste uri batzuetatik ikastearen garrantzia azpimarratu eban.

Honako honeek osotzen dabe ClimaGen partzuergoa: Trondheim (Norvegia), Belgrad (Serbia), Gdadosk (Polonia), Tartu (Estonia), Turin (Italia), Cluj-Napoca (Errumania), Eindhoven (Herbehereak), Salonika (Grezia) eta Gernika-Lumo (Espainia). Erantzuteko uri gisa, Gernikak uri aitzindariek garatutako urtenbideak aplikauko dauz eta tokiko testuingurura egokituko dauz, Klima Aldaketa Arintzeko eta Egokitzeko Plan Integratuan (PIMACC) txertatuz.

Gernikako geltoki berria ostiral honetan jarriko da martxan

Inaugurazioan Miguel Angel Paez Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordea, Loli de Juan Gaarraio Azpiegituren zuzendaria, Antonio Lopez ETSko zuzendari nagusia eta Gernika-Lumoko alkatea dan Jose Maria Gorroñp izan dira, inaugurazio ekitaldiko hitzak eskeintzek, eskerrak ematen eta honek herriarentzako suposatzen dauena adierazten.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan