Skip to main content

Etiketa: Jaiak

Bi eguneko egitaraua izango dauz aurtengo Kandelaria jaiak

Demiku Auzoko Bizilagunak eta Bermeoko Udalak elkarlanean, 2026ko Kandelaria Jaiak antolatu dabez Demiku auzoan. Jaiak hauek otsailaren 2an eta 8an ospatuko dirala zehaztu dabe, eta egitarauak kultur jarduerak, umeentzako ekintzak eta tostada txapelketa uztartuko dabezla. Horrez gain adierazi dabe ahizko tostada txapelketa ez dala faltako.

Olentzero eta Mari Domingi hurbilduko dira Mendatara abenduaren 20an

Urtero gisa euskal mitologiako bi pertsonai magikoak hurbilduko dira mendatako herrira bertako herritarrekin egoteko eta urteko opariei buruz aritzeko. Gabonetako merkatua izango da arratsadeko 17:00etan. Ostean txokolate solidarioa izango da, txurroekin . Aspanovas elkartearentzai izango da batzen dan dirua, minbizidun umeei eta haien amiliei laguntzako.

Anaiak harategia txapeldun Bermeoko XXII.odolki txapelketan, hirugarren urtez jarraian

Beste urte batez San Martin Jaiak ospatu dira Bermeoko herrian ekitaldi ezberdinekin, bai ume zein nagusientzako. Txapelketak, dantzak eta azoka uztartu dira Bermeotarrentzako hain garrantzitsu bilakatu dan egun honetan. Sustabizeko herri kirol parte hartzaileak ez dira alta izan, besteak beste, eta, nolaez, XXI. Odoloste txapelketa eta txerriki azoka izan da goizean zehar. Aurtengo irabazle Anaiak harategia izan da. Nekazal Azoka honetan euskal produktu tipiko eta esanguratsuak diren txakolina, gazta, eztia eod kontserbak izan dira, eta baita eskulan ezberdinak be. Dantzen erakustaldia be egon da Urdaibi Dantza Taldeko dantzarien eskutik.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan