Skip to main content

Etiketa: inaugurazioa

Ekoetxea zentroak klima-alaketari buruzko erakusketa barria aurkeztu dau

Ingurumenaren Mundu Egunaren harira, hainbat jarduera egin dira Urdaibain, herritarren artean ingurumenarekiko kontzientzia eta jasangarritasunaren aldeko ohiturak sustatzeko.

Urdaibain, Ekoetxea zentroak klima-aldaketari buruzko erakusketa iraunkor berria aurkeztu dau. “Klima aldaketa: hemen eta orain” izeneko erakusketak bisitariak modu murgiltzaile eta didaktikoan hurbiltzen ditu gaur egun planetak bizi daben erronka nagusietako batera. Erakusketak klima-aldaketaren oinarri zientifikoak azaltzeaz gain, fenomeno horrek lurraldean eta eguneroko bizitzan dituen ondorioak erakusten ditu. Aurkezpenean parte hartu dute, besteak beste, Josu Bilbao Ingurumeneko sailburuordeak eta Adolfo Uriarte Natura Ondare eta Klima Aldaketara Egokitzeko zuzendariak.

Martxan da jada Bermeoko XXXII. Arrain Azoka

Martxan da jada Bermeoko XXXII. Arrain Azoka. Egun honeetan, itsasoari lotutako tradizinoa, kultura eta saboreak izango dira barriro be herriko kale eta gune nagusietako ardatz. Urtez urte sendotu dan hitzordu honek itsasoa eta arrantzaleen lana omendu gura dauz, baina, aurten bereziki, itsasoaren zaintzaren eta jasangarritasunaren mezua lehen lerrora ekarriz.
Aurtengo edizino honetan 20 erakustoki dira azokaren protagonistak, eta bertan enpresek eta erakundeek euren produktuak eskaintzen dabez herritarrek eta bisitariek dastatu eta erosi ahal izateko. Aurten, gainera, tokiko artisauentzako lekua be badago.
Bestalde, aurtengo azokaren XXXII. edizino honen inaugurazino ekitaldian, Bermeoko Nautika Eskolari emon deutsie Hegaluze saria

“Non Ote Zaude” erakusketa

2010ean, Madrilgo Rastroko jendetzaren artean, urte luzez ahaztuta egon zen argazki-artxibo bat agertu zen. Dani Asuak aurkitu eta Gernikara ekarri zuen, imajinatu ere egin gabe irudi multzo hark gure inguruko historiarekin izango zuen lotura sakona.

Orduan, Hibai Agorriak, argazkilari eta bideografoak, 140 argazkiz osatutako artxiboa eskaneatu eta dokumentatu zuen. Aurkitu zutena harrigarria izan zen: irudi guztiek gure inguru hurbila erretratatzen dute. Durangaldetik Urdaibairaino, eta Gipuzkoako kostaldetik Kontxako eta Hondarribiko hondartzetaraino, artxiboak duela ia hirurogeita hamar urte, 1954, 1955 eta 1956an, espazio horiek arakatzen eta gozatzen dituela dirudien familia bat erakusten digu.

Argazkien haria neska bat da: artxiboko protagonista. Familiak Euskal Herriko hainbat txokotan zehar erretratatzen du. Erakusketa honen antolatzaileen ustez, neska hau bizirik egon liteke gaur, 85 edo 87 urterekin; eta aurkitzea, eta bere oroitzapenak itzultzea, bihurtu da erakusketa honen helburu nagusia.

Irudi horiek familiako oroitzapenak baino askoz gehiago dira: garai hartako eguneroko bizitzaren, paisaien, arkitekturaren eta pertsonek ingurunearekin zuten harremanaren lekuko dira.

Bertako historialarien bidez eta artxiboak kontsultatuz, argazkietan agertzen direnen nortasuna aurkitzen saiatu dira antolatzaileak, baina orain arte ez dute lortu. Horregatik, Gernikako Kultur Etxean egindako erakusketa honen bidez, komunitateari gonbidapena egiten diote familia edo, bereziki, neskato protagonista, hurbiltzera, arretaz begiratzera eta aintzatesten laguntzera. Gure nahia irudi hauek itzultzea da eta duela ia zazpi hamarkada hasi zen zirkulu bat ixtea.

Ahaztutako artxibo hau oroimenaren eta irudimenaren arteko bidaia da, argazki bakoitzak istorio bat gordetzen duela gogorarazteko. Kasu honetan, gainera, bilaketa aktiboa da: iragana eta oraina batzea, norbaiti bere oroitzapenak itzultzeko.

Gernika-Lumoko geltoki berriaren inaugurazioa

Amorebieta eta Bermeoko tarteko adarrean 10 euroko inbertsinoa burutu dabe. Inaugurazioan Miguel Angel Paez Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordea, Loli de Juan Gaarraio Azpiegituren zuzendaria, Antonio Lopez ETSko zuzendari nagusia eta Gernika-Lumoko alkatea dan Jose Maria Gorroño izan dira, inaugurazio ekitaldiko hitzak eskeintzek, eskerrak ematen eta honek herriarentzako suposatzen dauena adierazten.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan