Skip to main content

Etiketa: Hegazti erraldoia

“Hegazti Erraldoia” Eskultura

Gernikako Bonbardaketaren 89.urteurrenaren harira, Gernika palestinak Herri ekimenak eta Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak egindako Hegazti Erraldoia Gernika –Lumoko kaleetan jarri dabe. Zehatz mehatz Jose de Labauria plazan. Izan be, Ibon Meñikaren, Gernika Palestina Herri ekimenaren kidearen, hitzetan zentzu guztia dauko honelako eskultura bat hemen ipintzea, orain dala 89 urte gertutako sarraskia dala eta eta bakearen hiria delako.

Hegazti Erraldoia apirilaren 27ra arte egongo da ikusgai Jose De Labauria Plazan

Gernikako Bonbardaketaren 89.urteurrenaren harira, Gernika palestinak Herri ekimenak eta Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak egindako Hegazti Erraldoia Gernika-Lumoko kaleetan jarri dabe; Zehatz mehatz Jose de Labauria plazan. Izan be, Ibon Meñikaren, Gernika Palestina Herri ekimenaren kidearen, hitzetan zentzu guztia dauko honelako eskultura bat hemen ipintzea.

Inaugurazio ekitaldian Ibon Meñikak ekitaldi honek suposatzen dauena eta Hegazti erraldoia hemen egotearen garrantzia azpimarratu dau, munduan gertatzen ari dan gerraren aurkako oihartzuna eginez.

Koldo Gezuraga bertsolariak hegazti bakezale honi buruzko bertsoa bota dau eta Guillermo del Olmo eskultoreak Palestinarekinko elkartasun eta konpromisoa daukala adierazi dau, esperantzazko mezu bat helarazi nahi dauala adieraziz.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan