Skip to main content

Etiketa: gernika rugby taldea

Gernika Rugby Taldeak denporaldi barria hasiko dau Elite Ligako hitzorduagaz

Gernika Rugby Taldeak 2026/27 denporaldiari ekingo deutso, Elite Ligako lehiaketari begira ilusinoz eta erronka barriekin. Talde gernikarrak etxetik kanpo zein Urbietan jokatuko dauzan partidekin osotuko dau denporaldia, eta aurkari ezbardinen aurka lehiatzeko prest dago.

Denporaldi honetan, besteak beste, Real Ciencias, Les Abelles, Industriales, Fénix Zaragoza, Valencia, Gexxo Rugby, Barça Rugby, Sant Cugat eta Hernani izango dauz aurkari.

Gernikarren zaleek, gainera, etxeko partidak zuzenean jarraitzeko aukera izango dabe. Izan be, Oizmendi Telebistak Urbietan jokatuko diran Gernika Rugby Taldearen partidak grabaduko dauz, zaleek taldearen ibilpidea gertutik jarraitu ahal izan daien.

Holan, errugbiak protagonismo berezia izango dau barriro Gernikan, eta Gernika Rugby Taldearen denporaldi barriaren hasierak kirol hitzordu ugari ekarriko dauz Urbietara.

Gernika Rugby Taldeak denporaldi barriari hasiera emon deutso

Gernika Rugby Taldeak 2026-27 denporaldiko aurkezpen ofiziala egin eban joan dan barikuan, Pablo Picasso kaleko AZULES tabernaren aurrean. Arratsaldeak klubeko familia osoa alkartu eban, eta kategoria guztietako taldeek banan-banan egin eben agerraldia bertaratu ziran zale eta herritarren aurrean.

Harrobiko taldeetatik lehen taldera arte, Gernika Rugby Taldearen egitura osoa izan zan protagonista. Denporaldi barriaren atarian, klubak bere talde guztiak aurkeztu ebazan, urtean zehar egingo daben ibilpideari ekin aurretik.

Lehen taldeak, gainera, beste urte batez Elite mailan lehiatuko da. Kategoria dauela bi denporaldi sortu zenetik, gernikarrek bi aldiz lortu dabe txapeldunorde izatea. Azken urteetako ibilpideak erakutsi dau taldea goiko postuetan burrukatzeko gai dala, eta aurten be helburua ahalik eta urrutien heltzea izango da.

Kantxan berba egiteko garaia iritsi da orain. Gernikarrak lehiatzeko prest dira, eta denporaldiaren amaieran Ohorezko Mailara igotzeko aukera eskuratu gura dabe. Horretarako, aurreko urteetako lana eta esperientzia baliau beharko dabez, asteburuz asteburu.

Barikuko aurkezpenak, beraz, beste behin erakutsi eban errugbiaz harago, Gernika Rugby Taldea osotzen dauen komunidadea be badala. Talde guztiak prest dagoz denporaldi barriari aurre egiteko, eta orain, berbak albo batera itxi eta baloiak hartzeko ordua da.

KirolBai programa: Gernika Rugby Taldea ezagutzen Mikel Bilbao Arrutiren eskutik

Kirolbai Programa honetan Gerniak Rugby Taldea ezagutuko dogu Taldeko presidentea dan Mikel Bilbao Arrutiren eskutik. Izan be, Urbietan izan gara, basurdeek jokatzen daben zelaian.

Bertan taldeko analisia eitzeaz gain, historian izan daben garrantziari buruz aritu gara, herriko rugby zaleek, harrobiak eta eskuratutako lorpenak azpimarratuz. Oraintsu hasitako proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigu Mikel Blbao Arrutik , Gernika Rugby Taldeko presidenteak.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan