Skip to main content

Etiketa: Gautegiz-Arteaga

Gautegiz Arteagako Udalak ekintza ezbardinak jorratuko dauz martxo honetan

Martxoaren 8an igandean emakumearen nazioarteko eguna ospatuko daabe 12:00etatik aurrera Euskal emakume kirolariekin Kultur etxean. Martxoaren 13an ostiralean Mankomunitatearne zerbitzu sozialei buruko hitzaldia burutuko dabe. Martxoaren 23an Popel filma egongo da ikusgai. Martxoaren 25ran korrika txiki eguna izango da arratsadeko 18:30etatik aurrera eta martxoaren 26an korrika helduko da HGautegiz Arteagara, goizaldeko 2:30etan.

Udalak Auzobatzarrak burutuko dauz, zezeilean zein martian

Auzo bakotxean arituko da Gautegiz-Arteagako alkatea. Oraingo legegintzaldiaren hasieran egin eban lez. Alkatea auzo bakotxera joango da aurreko auzobatzarretan jasotako ekarpenen bilakaeraren barri emotera, baita barikuro udaletxean egiten dauzen bileratakoak be.

Maddi Echaniz Medrano, Goitibehera gidari txikia ezagutzen

Goitibeherak Euskal Herriko eta eskualdeko kirol garrantzitsuak izaten dira, jai giro ezberdinetan txapelketa ezberdinak antolatzen dira eta zenbait goitibhera gidarik parte hartzen dabe. Oizmendi kirolzale eta gidari horietako batekin egn da, gaztetxoena dan Maddi Echaniz Medrano, alegia.

Alkatearen eta bere alderdi politikoaren aurka agertutako pintaden gaitzespena aurkeztu dabe Udaletik

Udalak berretsi egiten dau errespetuaren, tolerantziaren eta alkarrizketaren balioekiko konpromisoa, eretxiak eta desadostasunak adierazoteko bide legitimo bakar gisa, eta arbuiatu egiten dau bizikidetzaren eta udalerriaren izen onaren aurka egiten dauen edozein gorroto, mehatxu edo bandalismo-adierazpen.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan