Skip to main content

Etiketa: Gabonak

Badatoz Mendatako Marijesiak abenduaren 23an

Beste urte batez Euskal Herriko Tradiziozkoak diren kantak abesten hasiko dira abenduaren 23an. Iluntzeko 19:00etan izango da, Elexalden, Urtero gisara Mendatako udalak herritarrei erduteko eskatu die, Gabon hauek elkarrekin, familian eta herriko jendeagaz batera pasatzeko eta abesteko.

Euskadiko Karakolen Txapelketa tradizionala dator, abenduaren 21ean

Urtero legez Gabonetako egunetan antolatzen dan Karakolen txapelketa egingo da beste behin be, tradizioari eutsiz, Merkatu Plazan. XLVIII. Karakol txapelketa izango da aurten Etxeko Karakol Kazuela txapelketa lelopean.

BAZEN BEHIN “Marijesiak”

Bazen Behin saio honetan Elssiek Marijesien ipuina dakarkigu.
Marijesiak tradizio handikoa dira Euskal Herri osoan, eta inguruko herrietan, kalera irten eta etxez etxe gabon kanta ezagunak abestean datza.
Zer istorio kontatu zigun Elssiek Marijesiei buruz?

Etxeko txikerrenei zuzendutako programa da, euskerazko ikus-entzunezko produktuen eskaintza zabaltzeko helburuagaz. Elssie Xalbador ipuin kontalariaren eskutik, istorio eta ipuin zoragarrietan murgilduko gara, haurrak euskera eta literaturarenganako maitasuna transmititzeko helburua dauan saio honekin.

Olentzero eta Mari Domingi hurbilduko dira Mendatara abenduaren 20an

Urtero gisa euskal mitologiako bi pertsonai magikoak hurbilduko dira mendatako herrira bertako herritarrekin egoteko eta urteko opariei buruz aritzeko. Gabonetako merkatua izango da arratsadeko 17:00etan. Ostean txokolate solidarioa izango da, txurroekin . Aspanovas elkartearentzai izango da batzen dan dirua, minbizidun umeei eta haien amiliei laguntzako.

Gabon Azoka Bermiotarra

Bermeoko Gabon Azokan gaude. Bertan Tradziozkoak diren jostailu, jantzi, jolas edo jateko ezberdinak uztartzen dira Gabon egun hauetako zubiko astean burutu dan Azoka honetan. Ikusi daitekenez zenbait familia hurbildu dira erosketa ezbedinak egiteko eta herriko produktuak dastatu edo janzteko, oro har, herrikoei emateko eta Bermeon esaten dan gisara Berton kontsumitzeko. Hemen Gabin Azoka honek utzi diguna, familia artean, barreak, erosketak eta Gabon espirituan batu dira Bermeotarrak.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan