Urte honetan Busturialdeko Dantzari Nagusien eguna izan da Bermeon . Bakioko Itsas Alde, Busturiko Irrintzi Alai, Foruko Urdaibai, Gernika-Lumoko Elai Alai, Gautegiz Arteagako Artie, Ibarruriko Basotxoritxu eta Bermeo Alkartasuna taldeak elkartu dira Artza Frontoian.
Beste urte batez, oraingoan, urriaren 11an, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara Xixiliko kirolariak arituko dira erakustaldia eskaintzen.
Goizez 9:00etatik 13:45etara izango dira. Izan be, medailen banatzea 13:45ean egingo da . Arratsaldez, berriz, 15:30etatik 20:00etara egongo dira eta medailen banaketa azken ordu honetan egingo da.
Kategoria ezberdinak egongo dira, banakako kopa, alebin , infantil, cadete eta jubenil kategorian,:
Banakako seniorrak harrobi eta absolutuako sari banaketak egin dira. Guztira 500 gimnasta izango dira, banaka eta taldeko.
Taldeak Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Errioxa, Burgos, Cantabria, Asturias edo Valladolidetik etorriko dira, besteak beste.
Gernikako azken “Boxeo Gaua” ekainaren 13an, larunbatean, izan zen Jai Alai pilotalekuan. Ekitaldiak hamabi borrokaldi izan zituen, bi Euskadiko Txapelketa neoprofesional eta amateur mailako norgehiagokak nabarmenduz. Karteldegi nagusiak tokiko eragin handia izan zuen inguruko borrokalariekin.
Bermeok Busturialdeko euskal dantzaren urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat hartu dau asteburuan. XXXVIII. Busturialdeko Dantzari Txiki Egunak ehundaka lagun bildu dauz herrian, eta giro apartan ospatu da tradizinoa, kultura eta belaunaldien arteko transmisinoa ardatz dauzan jardunaldia.
Aurtengo edizinoak esanahi berezia izan dau, Alkartasuna Dantza Taldeak bere 50. urteurrena ospatzen ari baita. Hori dala eta, Bermeo bihurtu da aurten Busturialdeko dantzarien topagune nagusi.
Guztira, 250 dantzari inguruk parte hartu dabe Busturialdeko zortzi dantza talderen eskutik: Bermeo, Bakio, Busturia, Forua, Gernika-Lumo, Ibarruri, Ibarrangelu eta Gautegiz Arteagako taldeek eskualdeko dantza ondarea plazaratu dabe.Azpimarratzekoa da, hasiera batean ekitaldiaren erdiunea Lameran izatea aurreikusita baegoan be, azkenean emonaldi nagusia frontoian egin zala.
Erabagi hori ezinbestekoa izan zan jardunaldia normaltasunez eta segurtasunez garatu ahal izateko, eta bertaratutako guztiek dantzez eta jai giroaz eroso gozetako aukera izan eben.
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia hauek onartzeak webgune honetako nabigazio-portaera edo identifikazio bakarrak bezalako datuak prozesatzeko aukera emango digu. Adostasuna ez emateak edo adostasuna kentzeak zenbait ezaugarri eta funtziori kalte egin diezaieke.
Funtzionala
Always active
The technical storage or access is strictly necessary for the legitimate purpose of enabling the use of a specific service explicitly requested by the subscriber or user, or for the sole purpose of carrying out the transmission of a communication over an electronic communications network.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Statistics
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
The technical storage or access is required to create user profiles to send advertising, or to track the user on a website or across several websites for similar marketing purposes.