Skip to main content

Etiketa: etxebizitza

Iparragirre eta Txibitxiaga Taldea kaleetako 76 etxebizitzen birgaitze integralerako eta hiri-berroneratzeko obrak bisitau dabez

Denis Itxasok, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak, eta Nadia Nemeh Shomalyk, Bermeoko alkateak, Opengelan (hurbileko bulegoa) abiatuko dute bisita, haren funtzionamendua eta eguneroko lana ezagutzeko, eta, ondoren, Iparragirre eta Txibitxiaga Taldea kaleetara hurbildu dira.

Udalak urrats berria egin dau udalerria Etxebizitza Eremu Tentsionatu izendatzeko prozesuan

2025eko uztailaren amaieran egindako prentsaurrekoan iragarritako bideari jarraikiz, Bermeoko Udalak beste urrats bat egin du udalerria Etxebizitza Eremu Tentsionatu izendatzeko prozesuan. Osoko bilkurak onartu du Eusko Jaurlaritzari eskaera formala egitea, betiere indarrean dagoen Etxebizitzaren Legeak ezarritako prozeduraren baitan.

Etxebizitza turistikoei buruzko parte-hartze prozesua martxan!

Etxebizitza Turistikoak zelan arautu galderari erantzuteko saioa eskainiko dabe, herritarren erabakia eta ahotsa kontuan hartuz. Horretarako saio irekia zabalu dau Bermeoko Udalak, azaroaren 20an, eguenean, 18:30etan,Gizarte eta Kultura Etxean.

Herritarren proposamen eta ideiak kontuan hartuko direla azpimarratu dabe, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dala azalduz eta Bermeoko Udaleko ordezkariak bertan egongo dirala esanez.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan