Skip to main content

Etiketa: Eskola

Martxan da jada Bermeoko XXXII. Arrain Azoka

Martxan da jada Bermeoko XXXII. Arrain Azoka. Egun honeetan, itsasoari lotutako tradizinoa, kultura eta saboreak izango dira barriro be herriko kale eta gune nagusietako ardatz. Urtez urte sendotu dan hitzordu honek itsasoa eta arrantzaleen lana omendu gura dauz, baina, aurten bereziki, itsasoaren zaintzaren eta jasangarritasunaren mezua lehen lerrora ekarriz.
Aurtengo edizino honetan 20 erakustoki dira azokaren protagonistak, eta bertan enpresek eta erakundeek euren produktuak eskaintzen dabez herritarrek eta bisitariek dastatu eta erosi ahal izateko. Aurten, gainera, tokiko artisauentzako lekua be badago.
Bestalde, aurtengo azokaren XXXII. edizino honen inaugurazino ekitaldian, Bermeoko Nautika Eskolari emon deutsie Hegaluze saria

ESANAS BAT ESKOLARTEKO XXXVI. ANTZERKI ASTEA- Barrutia Herri Eskola- Denboraren makina

ESANAS BAT

ESKOLARTEKO XXXVI. ANTZERKI ASTEA

Barrutia Herri Eskola

“Denboraren makina”

ZUZENDARIA: Lorea Egurrola
GIDOIA: Lorea Egurrola
SOINU TEKNIKARIA: Amaia Orbe eta Marije Jauregi
SINOPSIA: Barrutiko ikasleak makina bitxi bat egiten ari dira eskolako zientzia gelan, istripuz martxan jarri
eta denboran zehar bidaiak egiten hasten dira. Zer abentura bizi izango dute?
NORI ZUZENDUA: LH2tik LH4ra
ANTZEZLEEN ADINA: 8-9 urte
ANTZEZLEAK: Euken | Naia | Iraia | Narayma | Duna | Liam | Izare | Beñat | Oier | Unai | Katalin | Igotz
Saori | Amets | Xiker | Maria | Laida | Danel | Hodei | Anet | Amin | Matxalen | Magali | Alai | Peio
Albert | Irati | Laiene | Oier | Kai | Elaia | Maialen | Mailen | Sua | Joaquin Manuel | Xuban

ESANAS BAT – Eskolarteko XXXVI. Antzerki Astea_ URRETXINDORRA HERRI ESKOLA _ “TXORIA BANITZ”

ESANAS BAT

Eskolarteko XXXVI. Antzerki Astea

URRETXINDORRA HERRI ESKOLA

Txoria banintz
ZUZENDARIA: Oihane Enbeita
GIDOIA: Oihane Enbeita
LAGUNTZAILEAK: Elene Arrieta, Saioa Gerrikaetxebarria eta Olaia Laka
SINOPSIA: Isiltasuna. Ez dago txoririk. Lagun talde bat hutsune baten aurrean. Erantzunen bila. Zergatik
desagertu dira? Non daude? Ausentzia ulertzeak hutsunea beteko duela dirudi. Baina bilaketa aurrera
doan heinean, ahuleziak agertzen dira eta galdera berriak sortzen dira. Ni txoria banintz…
NORI ZUZENDUA: LH3tik aurrera
ANTZEZLEEN ADINA: 11-12 urte
ANTZEZLEAK: Bittore Aberasturi | Kermen Bilbao | Oier Del Valle | Ane Etxebarria | Aizpea Lekerika |
Erik Lekue | Oihane Mendez | Irati Olano | Moussa Sy | Elaia Uriguen | Xabier Zabala

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan