ROCK N’BAND 2026
ROCK N’BAND 2026
ROCK N’BAND 2026
Elai Alai dantza taldeak antolatuta, euskal tradizio eta dantzak ez galtzeko asmoz, ekitaldia berezia egin dabe lehen aldiz.
Euskal Herriko talde ezberdinek parte hartu eben eta denetariko dantza sorta erakutsi eben
Jaialdia San Kristobalen hasi eta Gernikako kale ezberdinetatik kalez kale dantzaldiak egiten ibili ostean Pasilekun bukatu dabe Euskal Herriko dantza ezberdinak egiteko. Umeei euskal tradizio eta dantzak ez galtzeko helburuagaz egin dabe hau.
Ekintza ezberdinak eingo dabez Gernika-Lumon, martxoaren 15ean, umeen eguna ospatzeko. Elai Alai Dantza Taldeak antolatutako jarduera izango da.
“Bakardade Ikusezina” erakusketa Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan izango da azaroaren 24tik abenduaren 5era. Ekimena BBk-ren “Herriz Herri” programaren barruan kokatzen da eta, Bizkaiko udalekin batera, gizartean eragin positiboa daben proiektuak lantzea dau helburu.
“Bakardade Ikusezina” erakusketa dauela sei urte BBK-k abian jarritako ekimen arrakastatsua da, adinekoen artean gura ez dan bakartadeaz gizartea kontzientziatzeko, Ruben Orozco artista mexikarraren “Mercedes” eskultura hiperrealistaren bidez.