Skip to main content

Etiketa: Ekoetxea

Ekoetxea zentroak klima-alaketari buruzko erakusketa barria aurkeztu dau

Ingurumenaren Mundu Egunaren harira, hainbat jarduera egin dira Urdaibain, herritarren artean ingurumenarekiko kontzientzia eta jasangarritasunaren aldeko ohiturak sustatzeko.

Urdaibain, Ekoetxea zentroak klima-aldaketari buruzko erakusketa iraunkor berria aurkeztu dau. “Klima aldaketa: hemen eta orain” izeneko erakusketak bisitariak modu murgiltzaile eta didaktikoan hurbiltzen ditu gaur egun planetak bizi daben erronka nagusietako batera. Erakusketak klima-aldaketaren oinarri zientifikoak azaltzeaz gain, fenomeno horrek lurraldean eta eguneroko bizitzan dituen ondorioak erakusten ditu. Aurkezpenean parte hartu dute, besteak beste, Josu Bilbao Ingurumeneko sailburuordeak eta Adolfo Uriarte Natura Ondare eta Klima Aldaketara Egokitzeko zuzendariak.

Danon Eskola publikoaren lelopean urratsa historikoa emon da

Danon Eskola publikaoren lelopean urratsa historikoa emon da, Ekoetxea Urdaibain
Eskualdeko hezkuntza publikoak, guraso alkarteetako ordezkariak, hezkuntza saileko karguak eta udal ordezkariak alkartu dira, diotenez, hezkuntzaren etorkizuna publikoa izan dedin.
Honeek Elkartuta egon behar dabela adierazo dabe eta eskola moltso bat soilik ez dirala aitatzeaz gan. Danon eskola publiko gisa identifikau dira. Hori dala eta, manifestua egin dabe “batzen gaituena publikoa da” lelopean. Aitatu dabenaren arabera, sare hau konbentzimendu sakon batetik jaio da; izan be, eskola publikoa herriaren bizkarrazurra dala dinoe eta hori indartzeko bide bakarra alkarlana dala zehaztu dabe.

Danon Eskola Publikoa izeneko sarearen aurkezpena burutuko dabe, Busturialdeko Ekoetxean

Urtarrilaren 31 honetan Zornotzatik Bermeora bitarteko bederatzi herritako 13 eskola publikotako guraso elkarteak Danon Eskola Publikoa izeneko sarea eta logoaren aurkezpen ekitaldia eingo dabe, Ekoetxean. Eskola publikoarentzat urrats historikoa izango da hau.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan