Skip to main content

Etiketa: dantzari

BUSTURIALDEKO DANTZARI TXIKI EGUNA 2026

Bermeok Busturialdeko euskal dantzaren urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat hartu dau asteburuan. XXXVIII. Busturialdeko Dantzari Txiki Egunak ehundaka lagun bildu dauz herrian, eta giro apartan ospatu da tradizinoa, kultura eta belaunaldien arteko transmisinoa ardatz dauzan jardunaldia.

Aurtengo edizinoak esanahi berezia izan dau, Alkartasuna Dantza Taldeak bere 50. urteurrena ospatzen ari baita. Hori dala eta, Bermeo bihurtu da aurten Busturialdeko dantzarien topagune nagusi.

Guztira, 250 dantzari inguruk parte hartu dabe Busturialdeko zortzi dantza talderen eskutik: Bermeo, Bakio, Busturia, Forua, Gernika-Lumo, Ibarruri, Ibarrangelu eta Gautegiz Arteagako taldeek eskualdeko dantza ondarea plazaratu dabe.Azpimarratzekoa da, hasiera batean ekitaldiaren erdiunea Lameran izatea aurreikusita baegoan be, azkenean emonaldi nagusia frontoian egin zala.

Erabagi hori ezinbestekoa izan zan jardunaldia normaltasunez eta segurtasunez garatu ahal izateko, eta bertaratutako guztiek dantzez eta jai giroaz eroso gozetako aukera izan eben.

Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko da domeka honetan maiatzak 17an Bermeoko Lameran

Datorren domekan, maiatzaren 17an, Bermeo euskal kulturaren eta dantzaren bihotz bilakatuko da beste behin. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatutako Bizkaiko Dantzari Eguna Bermeon egingo da aurten, Alkartasuna Dantza Taldearen 50. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien baitan.

Hori dela eta, ehunka dantzari eta bisitari elkartuko dira herrian, Lamera kolorez, musikaz eta tradizioz betez.

Bizkaiko Dantzari Eguna Bizkaiko dantzarien urteko hitzordu nagusietako bat da, eta Jose Maria Oyarzabal Somolinos, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko presidenteak gogorarazi duenez, Biltzarrean federatutako taldeentzako topagune eta erakusleiho aparta bihurtzen da urtero.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan