Bermeo Tuna-k bere atun jasangarriaren eredua Bruselara eroan dau
Bermeo Tuna World Capital (Bermeo Tuna) alkarteak atzo, jorrailaren 8an, Bruselan parte hartu eban Europako arrantza jasangarriaren etorkizunerako funtsezkoa izan dan nazinoarteko topaketa batean. Bertan, atunaren balio-kate osoaren bere eredu integrala aurkeztu eban, gastronomia, kultura eta jasangarritasuna uztartu ebazan esperientzia parebako baten bidez.