Gernika-Lumoko Udala arrapala mekanikoaren bigarren fasea bukatzear dabil
Obrak 808.000 euroko aurrekontua izan dau, eta uriguneko zatirik aldapatsuenetako batean irisgarritasuna hobetzeko diseinatutako proiektua dala aitatu dabe Gernika-Lumoko Udaletik.
Gernika-Lumoko Udalak San Juan kaleko arrapala mekanikoaren bigarren fasea bukatzear dau, udalerriko desnibelik nabarmenenetako bat leuntzeko pentsautako azpiegitura dana. 808.000 eurotan esleitutako jarduera honek Carlos Gangoiti eta Iñigo López de Haro kaleen arteko zatia hartzen dau.Bigarren fasean, adin guztietako bizilagunen mobikortasuna erraztu nahi izan dabe, batez be adinekoena eta anbulatorioaren erabiltzaileena. Proiektuaren barruan sartzen da, halaber, azpeloiaren zoladura barritzea, baina egungo sestrak aldatu barik, eta horrek eragotzi egiten dau eremuaren uri-konfigurazioa nabarmen aldatzea.
Arrapalak kontrol-sistema automatizatu bat izan dau, sentsore fotoelektrikoen bidez abietea eta gelditzea kudeatuko dauena. Ibilpidean zehar instalautako hainbat fotozikulak erabiltzaileen presentzia detektatuko dabe, eta horrek funtzinonamentu eraginkorra ahalbidetuko dau, aurrez aurreko gainbegiratzearen beharrik barik.