Skip to main content

Etiketa: bertso

ARGI BALTZA: Bertsolari gazteen sariketa GAUTEGIZ ARTEAGA.

Argi Baltza Sariketak amaiera emon deutse aurtengo kanporaketei, eta dagoeneko ezagutzen dira final handian parte hartuko daben sei bertsolariak. Azken saioa Gautegiz Arteagan jokatu da, eta Eñaut Martikorenak lortu dau garaipena. Holan, behin betiko osotu da finaleko seikotea.

Finalean arituko diran bertsolariak honako honeek izango dira: Eñaut Martikorena, Txaber Altube, Eki Mateorena, Maite Sarasola, Asier Galarza eta Andoni Rekondo.ARGI BALTZA: Bertsolari gazteen sariketa GAUTEGIZ ARTEAGA.

VI. BERTSOLARI GAZTEEN SARIKETA – Mendatan

Andoni Rekondok irabazi dau Mendatako Elizosten ospatu dan Argi Baltza, bertsolari gazteen sariketaren VI. edizinoaren lehenengo kanporaketa 190 puntugaz.

Bigarrena, 183 puntugaz, Unai Mendiburu izan da; hirugarrena, 181 puntu eta erdigaz, Maddi Agirre; laugarrena, 181 puntugaz Janire Arrizabalaga; bosgarrena, 177 puntugaz, Koldo Muñiz; eta azkenik, 176 puntu eta erdigaz, Enara Gallastegi izan da seigarrena.

Argi Baltzaren hurrengo kanporaketa domeka honetan, ekainaren 14an, ospatuko da Ajangizko udal frontoian, arratsaldeko 18:00etan; eta bertan izango dira Enare Muniategi, Koldo Gezuraga, Txaber Altube, Maite Sarasola, Eki Mateorena eta Haizea Arana.

GERNIKA-LUMOKO BERTSO TOPAKETA 2025-2026

ESKOLARTEKO BERTSO TOPAKETA – 2026
Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, MUNDU BAT BERTSO programaren aterkipean, 2026ko Eskolarteko Bertso Topaketa antolatu du.
Euskararen Plan Estrategikoaren barruan txertatutako programa dugu. Izan ere, ikasleen euskarazko ahozko adierazpena jorratzeak aparteko garrantzia dauka oraingo eta etorkizuneko hiztun gaitu eta aktibo izan daitezan. Erraztasuna erabileraren gakoetako bat da.

Topaketaren helburua ikasturtean zehar ikasgeletan landutakoa plazaratzea da. Ikasleak zuzeneko ekitaldi batean ikusle izateaz gain, parte hartzaile aktiboak izango dira. Kantu tradizional eta berriak, bertso jarri eta inprobisatuak, jolasak, bertsolariak…

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan