Skip to main content

Etiketa: BBK

La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea 20026 heldu da herrira

Arteak museoko hormak gainditu eta kalera urten dau La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidearen zazpigarren edizinoagaz. 2020tik martxan dagoan ekimen honen helburua kultura artistikoa herritarrengana hurreratzea eta museoaren ondarea espazio publikoetan ezagutarazotea da.

Aurtengo edizinoak “Animaliategia” dau izenburu, eta museoaren bildumako 38 artelan batzen ditu. Erreprodukzinoetan animaliak dira protagonista nagusiak, eta artista, garai eta teknika ezbardinetako lanak ikusi daitekez, besteak beste, margolanak, grabatuak, kartelak eta arte aplikatuko lanak.

Erakusketaren komisarioa José Luis Merino Gorospe, museoko Antxinako Artearen kontserbadorea, izan da. Berak aukeratu ditu ibilbidea osatzen daben lanak, eta animaliek artean izan daben esanahi sinbolikoa nabarmendu gura izan dau.

Izan be, historian zehar animaliak ez dira irudi huts moduan agertu. Askotan, gizakien bertuteak, akatsak eta ezaugarriak irudikatzeko sinbolo bihurtu dira, eta horrek artelanen kontakizunari beste dimentsio bat emoten deutso.

Horrela, La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbideak artea herritarrengana hurreratzeko beste aukera bat eskaintzen dau, oraingoan animalien mundua abiapuntu hartuta.

EHUN – Busturialdea-Urdaibaiko lehen sektorea ehuntzen duen marka berria

EHUN sortu da, Busturialdea-Urdaibaiko lehen sektorea ehuntzen duen marka berria

Lurraldetik bertatik sortzen den nortasun partekatua da, eskualdeko nekazaritza-elikagaien sektorearen ikusgarritasuna, kohesioa eta proiekzioa sustatzeko helburuz.
Irudi berriaren xedea lurraldearekiko errotzea, hurbiltasuna, jasangarritasuna eta kalitatea islatzea da, Busturialdea-Urdaibain komunitatea sendotzeko, zaintzeko eta eraikitzeko modu baten adierazpen gisa.

Eusko Jaurlaritzak Ulysses Experience ekimena babestu dau

Ikasleak eta familiak itsasoko zaborrei buruz sentsibilizatzko kanpaina da hau eta Hezkuntzaren Munduko Egunarekin bat egin dau, urtarrilaren 26 honetan.

Ekimen honek Jasangarritasuneantz ohiturak aldatzea bultzatzeko hezkuntza duen garrantziaz kontzientziatzea dauka helburu.

Horregatik, Josu Bilbao Eusko Juarlaritzako Ingurumen sailburuordeak Urdaibaiko BBK Klimaren instalazioetan dagoan murgiltze-jarduea bisitatu dau. BBK Fundazioko Eta Data For Science Fundazinoko ordezkariekin batera.

Arrakala digitalagaz amaitzeko tailerrak burutu dira

Bermeoko Udaletik eta Secot-etik adierazi dabenaren arabera, ekimena Herriz Herri programaren barruan kokatzen da eta sozial positiboko proiektuak lantzeko helburua daukate.
Urriaren 20an eta 22an egin dira tailer hauek eta Oizmendi bertan izan da. Parte-hartzaileek smartphoneen oinarrizko erabilerak ikasi dabez eta adineko pertsonak izan dira.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan