Skip to main content

Etiketa: Balorazioa

Bermeoko Udalak balorazino positiboa egin dau Andra Mari eta Santa Eufemia jaien inguruan

Bermeoko Udalak balorazino positiboa egin dau aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaien inguruan. Irailaren 7tik 16ra ospatu dira jaiak, eta udalaren arabera, herritarren parte-hartze zabala eta herriko eragileen inplikazinoa izan dira aurtengo jaien ezaugarri nagusiak.

Eguraldiak zenbait ekitaldi baldintzatu badauz be, aurreikusitako egitarau osoa aurrera eramatea lortu dabe. Kontzertuek, kalejirek, antzerkiek eta ekitaldi tradizinonal zein protokolozkoek herritarren erantzun ona izan dabe, eta hainbat unetan Bermeoko kale eta plazak jentez bete dira.

Udalak bereziki nabarmendu dau herriko talde eta alkarteen lana. Jai batzordeak Almikako Jaitsieraren antolaketan egindako lana azpimarratu dau, baita Txosna batzordearen prestutasuna eta alkarlanerako jarrera be. Era berean, Eleizalde Ikastolak Sukalki lehiaketa berreskuratu izana nabarmendu dau Udalak; 80 kazuela baino gehiago aurkeztu ziran eta Tala jentez bete zan.

Bestalde, jaietan irisgarritasuna hobetzeko emondako pausuak be aitatu dauz Udalak. Aurten, lehen aldiz, gurpildun aulkian dagozan pertsonek Lamerako kontzertuez gozetako plataforma bat izan dabe. Esperientzia aztertuko dabe datozen urteetara begira, erabilera eta bestelako aukera batzuk baloretako.

Garbitasunari dagokionez, jaietako eremu nagusietan baliabideak indartu ziran, eukiontzi gehiago jarriz eta garbiketa-lanak areagotuz. Udalak, halan be, herritarrei gogorarazo deutse herria garbi mantenidutea guztion ardura dala.

Azkenik, Udalak jaietan izandako hainbat eraso eta errespetu faltari buruzko kezka be adierazo dau, eta nabarmendu dau horrelango jarrerek ez dabela lekurik jaietan. Era berean, Xixiliren inguruko ohiturak errespetuz gauzatzeko deia egin dau.

Amaitzeko, Bermeoko Udalak eskerrak emon deutsez jaiak antolatzen eta gauzatzen parte hartu daben herritar, talde, alkarte eta udal-langile guztiei, baita egun hauetan kaleak bete eta jaietan parte hartu daben herritar guztiei be.

Hondakinen balorazinoa 2024 eta 2025.urteak konparatuz, Gernika-Lumon

Gernika-Lumok urrats sendoak eman ditu hondakinen kudeaketan azken urtean. 2025ean sortutako hondakin kopurua %4,2 murriztu da aurreko urtearekin alderatuta, eta horrek 323 tona gutxiago izatea ekarri du.

Datu horiek agerian uzten dute, batetik, herritarren gero eta konpromiso handiagoa, eta bestetik, Udalak sustatutako bilketa- eta kudeaketa-sistemen eraginkortasuna.

Bizkaiko Batzar Nagusiek lurraldearen kultur eta ondare eragile moduan dauken zeregina berretsiz bukatu dabe 2025eko ekitaldia

Bizkaiko Batzar Nagusien funtsezko egitekoak Foru gobernua kontroletako beharrak eta araudiaren onarpena uztartzen dituan arren, bere eragin soziala agirian geratu da barriro be, bere egoitzetara 75.080 persona joan diralako.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan