Udalak bakearen aldeko mezua jarri dau, desarme nuklearraren aldeko panek handi bat instalatzeaz gain
Foru plazan, udaletxearen aurrean, desarme nuklearraren aldeko panel handi bat instalatu dute, herritarrak gogoetatzera gonbidatzeko. Ekimen hau 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketaren 89. urteurrenaren atarian kokatzen da, eta memoria historikoa gaur egungo errealitatearekin lotzen du. Panelak argi dio: arma nuklearrak ez dira soilik mehatxu estrategikoa, gizateria osoarentzako arriskua baizik.