Skip to main content

Etiketa: Azoka Berezia

Urriaren 3an egingo da Gernika-Lumoko Azoka Berezia

Gernika-Lumoko Azoka Berezia urriaren 3an egingo da, goizeko 09:00etatik aurrera, eta baserritarrek zein artisau ekoizleek euren produktuak erakutsi, saldu eta dastatzeko aukerea izango dabe. Egunak, ganera, Sukalki Eguna izango dau ardatz nagusietako bat.

Azokearen helburua bertoko eta kalidadezko produktuak herritarren eskura jartea eta lehen sektorearen zein artisautzaren lana ezagutzera emotea da. Horretarako, askotariko elikagaiak egongo dira salgai: gaztak, ogia eta euskal pastela, pateak, txakolina, olioa, gildak, ardoa eta haragi-produktuak, besteak beste.

Artisau ekoizleen artean, hainbat proposamen egongo dira: zura eta talla, ehungintza, ume eta gazteentzako arropa, osagarriak, bitxiak, larrugintza eta zeramika. Era berean, baserritarrek euren ekoizpenak eroango dabez azokara, besteak beste, gaztak eta bestelako baserriko produktuak.

Azoka Berezia, Gernikako Piperrak

Aurtengo edizinoan be Gernikako piper berdea izan da protagonista nagusia. Kalidadeagatik, saboreagatik eta bertako ekoizpenaren ikur izateagaitik ezaguna dan produktuak jente ugari erakarri dau goizean goizetik, postuetan erosketa egiteko eta denporaldiko lehen piperrak etxera eramateko.

Azokak, ordea, piperra baino askoz gehiago eskaini dau. Herriko plazan eta inguruan bildutako baserritarrek sasoi beteko fruta eta barazki ugari jarri dabez salgai: tomateak, letxugak, kipulak, kalabazinak eta beste hainbat produktu fresko izan dira erosleen artean gehien bilatu diranak. Horiez gan, gozoki tradizinonalak, ogia, gaztak eta bestelako artisau-elikagaiak be ez dira falta izan.

Bertako produktuekin batera, artisauek be protagonismo berezia izan dabe. Egurrezko piezak, bitxiak, ehungintzako lanak, dekorazino-elementuak eta eskuz egindako bestelako artisautza-lanak erakutsi eta saldu dabez, azokari kolore eta berezitasun handiagoa emonez.Beste behin, Gernikako Piperraren Egunak agirian itxi dau Gernikako piper berdea ez dala produktu soil bat, baizik eta bertako nekazaritzaren, kalidadearen eta tradizinoaren ikur nagusietako bat. Azokak tokiko ekoizleen lana balioan jarri dau, eta herritarren zein bisitarien erantzun bikainagaz amaitu da beste urte batez.

Gernikako piperrak Merkatu Plaza hartuko dau zapatu honetan

Gernikako piperra izango da barriro Merkatu Plazako protagonista zapatu honetan. 09:00etatik 14:30era bitartean, Arratzu, Ajangiz eta Gernika-Lumoko sei ekoizlek uztak eskainiko dabez Bizkaiko gastronomian eta nekazaritzan errotuta dagozan produktuetako bati eskainitako azokan.

Goizean, bertaratzen diranek Gernikako piperragaz egindako pintxoak dastatu ahal izango dabez, Errioxako ardaoekin batera. Azokan, gainera, hogei artisau eta baserritar baino gehiagok parte hartuko dabe, eta sasoiko frutak eta barazkiak, saskigintzako eta zeramikako piezak eta tokiko beste produktu batzuk jarriko dabez salgai, besteak beste, eztia eta pate artisauak.

Programazinoa haurrentzako jolasekin osotuko da, familiek lanaldiaz gozetako aukera izan daien postu ezbardinetan zehar.

Azoka honegaz, Merkatu Plazak bertako produktuaren erakusleiho gisa eta ekoizleen eta kontsumitzaileen topagune gisa dauen zeregina indartzen dau, eta, aldi berean, lehen sektorearen lana eta eskualdeko nekazaritza tradizinoa balioesten dauz.

Indaba protagonista duen Azoka Berezia ospatu da, larunbatean

Beste behin, hileko lehen zapaturo egiten dan gisara, artisau eta ortuari ezberdinak batu dira Merkatu Plazan udaletxeko postuak eskaintzen daben berezitasunarekin batera. Oraingoan indaba izan da protagonista eta Gernikarrentzako zenbait aukeraizan dira. Indabak probatzetik, eskualdeko produktu erakargarri, gozo eta tipikoak diren gazta,gozokiak, frutak, berazkiak edo jantzi zein eskulan bereziak probatzera

Badator Azoka berezia Gernika-Lumoko Merkatu Plazara

Oraingo honetan, Indaba izango da protagonista eta Gernikako indabaren eguna ospatuko da, indaba dastaketa eginez. Erakusketa, salmenta eta dastaketa egongo da, Merkatu Plazan goizeko 9: 00etatik aurrera. Indabaz gan, umeentzako txokoa, ardaoa, eztua, gazta, ogia eta euskal pastela, patea, txakolina, gildak eta artisau ezbardinak egongo dira.

Oizmendi telebista
bizkaiko foru aldundia
txantxangorria euskara

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan