Skip to main content

Etiketa: Auzotarrei Begira

46 aterpe klimatiko, herritarrak bero tenperatura gogorrak daudenean babesteko

Auzotarrei Begira Programa hoentan Udalak hile hasieran aurkeztu ebazan espazio irisgarri, fresko eta hurbilak definiduten dauzan prozesu parte-hartzailearen ondorioak ezagutuko doguz. Izan be, Elai Alai Aretora hurbildutako adituek adierazi ebenaren arabera, herrian 46 aterpe klimatiko daude, herritarrak bero temperatura gogorrak daudenean babesteko.

Herrietako azoken azpiegiturak berritzeko 500.000 euroko laguntzak

Auzotarrei begira programa honetan Bizkaiko Foru Aldundiak abian ipini duen janari-azoken azpiegiturak berritzeko laguntzak arautuko dituen foru dekretuaren proiektuaren aurreko kontsulta publikoaren izapideari buruz arituko gara.

Izan be, dirulaguntzen helburuak izango dira udalek janariak lantzen eta prestatzen dituzten baserritarrentzako espazioak konpontzea eta horietan inbertsioak egitea. Programaren aurrekontua milioi erdi eurokoa izango da.

Arrakala Digitala murrizteko tailerrak, Bermeon

Bermeoko Udaletik eta Secot-etik adierazi dabenaren arabera, ekimena Herriz Herri programaren barruan kokatzen da eta sozial positiboko proiektuak lantzeko helburua daukate. Urriaren 20an eta 22an egin dira tailer hauek eta Oizmendi bertan izan da. Parte-hartzaileek smartphoneen oinarrizko erabilerak ikasi dabez.

Egin bat gure WhatsApp kanalarekin, eta edukirik onena jasoko duzu zure sakelekoan